Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2019ko otsailaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
1019

IRAGARKIA, zeinaren bidez Turismo eta Ostalaritzako zuzendariaren 2019ko otsailaren 14ko Ebazpena jakinarazten baita. Jakinarazpen horren bidez, 48-TU-Q-2018-00082 erreklamazioa artxibatzea ebatzi da.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta horregatik. iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Aztertu da interesdunak Hotel Lidar izeneko hotelaren aurka aurkeztutako erreklamazioa, eta behin behar diren jarduerak egin ondoren, artxibatzea ebatzi da.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazioa-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Turismo eta Merkataritzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Bilbao, 2019ko otsailaren 13a.

Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,

MAIDER ECHEVARRIA GARCÍA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala