Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2019ko otsailaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
1018

IRAGARKIA, 2019ko otsailaren 18koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Zerbitzu zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira etxebizitza sozialen onuradunen zorren ordainketa-errekerimenduak, eranskinean zehaztutako espedienteei dagozkienak.

Aipatutako errekerimendua zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Hilabeteko epea du zorra ordaintzeko, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu eta hilabete igarota zorra ordaindu ez bada, legeak ezarritako egintzei ekingo zaie.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 18a.

Zerbitzu zuzendaria,

PALOMA USATORRE MINGO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala