Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2019ko otsailaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1013

IRAGARKIA, 2019ko otsailaren 8koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria izapidetzeko prozeduren 4321. zenbakiko jakinarazpenei buruzkoa.

Aipatutako prozedurak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 46. artikuluarekin bat, zitazio honek eragiten dien interesdunei edo haien ordezkariei eskatzen zaie Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan dagokien bulegoan ager daitezela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita 5 eguneko epean, jakinarazpen pertsonala egiteko.

Halaber, ohartarazten zaie ezen, epe hori igarota, jakinarazpena egindakotzat joko dela legezko ondorio guztietarako, agertzeko jarritako epemugaren hurrengo egunetik aurrera.

Eranskinean adierazitako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 8a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala