Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2019ko otsailaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1005

EDIKTUA, 986/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 986/2018 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Julian Sanz Toral.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Ahmed Bentouda.

Gaia.

Nik, Yolanda Mendia Rodriguezek, Vitoria-Gasteizko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen honek, jakinarazten dut aipatutako hitzezko judizioan epaia eman dela 2019ko otsailaren 4an. Hauek dira idazpurua eta xedapenak:

Ikusi dira, diru-zenbateko bat erreklamatzeko, epaitegi honetan bideratu den 986/2018 hitzezko judizioaren autoak; prozedura, Julián Sánz Toralek eskatua izan da, Ahmed Bentoudaren aurka, zeina auzi-ihesean baita.

EPAITZA

Baiesten dut diru-zenbateko bat erreklamatzeko hitzezko judizioaren demanda, Julián Sánz Toralek aurkeztua Ahmed Bentoudaren aurka, zeina auzi-ihesean baita, eta, horrenbestez,

Ahmed Bentouda kondenatzen dut Julián Sánz Torali 600 euro ordaintzera.

Zenbateko horrek PZLren 576. artikuluko legezko interesa sortuko du.

Kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot beren-beregi.

Ahmed Bentouda demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 7a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala