Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2019ko otsailaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
1002

EDIKTUA, 1376/2018 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Arabako Probintzia Auzitegia – 1. Sekzioa – ZULUP.

Errekurtsoa: Apelazio-errekurtsoa, prozedura arrunta, PZL 2000 1376/2018.

Errekurtsogilea: Segurcaixa Adeslas.

Abokatua: Anouska Sucunza Totoricagüena.

Prokuradorea: Marta Paul Nuñez.

Alderdi errekurritua: Rosa Lozano Cura.

Abokatua: Maria Jose Murua Etxeberria.

Prokuradorea: Rafael Gomez-Escolar Carranceja.

Auzi-iheslaria: David Schneider Castro Gil.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Errekurtso horren gainean, 100/19 epaia eman da, 2019-02-04an. Hau dio epaitzak:

«Zati batean baiestea Segurcaixa SAk jarri duen apelazio-errekurtsoa, Vitoria-Gasteizko lehen auzialdiko bat zenbakiko epaitegian 290/17 zenbakiarekin bideratu den prozeduran emandako 319/17 epaiaren aurkakoa, eta, ondorioz, epai hori funtsean berrestea, kondenako zenbatekoa izan ezik; zenbateko hori 6.385»26 euroan ezartzen dugu. Gainerako erabakiak berresten ditugu, apelazioarekin sortutako kostuei buruzko adierazpenik egin gabe.

Bidera bedi errekurritzeko egindako gordailu osoa legez dagokion lekura.

Aurkaratzeko modua: ebazpen honen aurka, kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan, kasazio-interesa egiaztatuz gero. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera, hogei egun balioduneko epean (PZLb, 477. eta 479. artikuluak).

Prozesuko arau-haustea dela-eta, aparteko errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da, PZLn aurreikusitako arrazoiren batengatik, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtso hori idatziz aurkeztu beharko da, epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera (PZLko 470.1 artikulua eta azken xedapenetako hamaseigarrena).

Errekurtsoak aurkezteko beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada; eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean ez zaizkie izapideak egingo. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Hau da kontuaren zenbakia: 0008-0000-00-1376-18. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa ezberdin egin beharko ditu errekurtsogileak, eta, sarrera-ordainagiriaren kontzeptuaren lekuan, «Errekurtsoa» 06 kodea dela adierazi beharko du kasazio-errekurtsoa bada, eta 04 kodea dela arau-hauste prozesalarengatiko aparteko errekurtsoa bada. Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoak aurkeztean (BJLOko 15. X.G.).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Errekurtsoa jartzeko idazkiarekin batera, gainera, tasa judiziala ordaindu izanaren egiaztagiria (behar bezala balidatua) aurkeztu beharko da, salbu eta 10/2012 Legean aurreikusitako salbuespen-kasuren batean badago.

Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatzen dugu.»

David Schneider Castro GIL demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 4a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala