Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2019ko otsailaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
999

EBAZPENA, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariarena, 2019ko otsailaren 14koa, zeinaren bidez Euskadiko Kontsumitzaileen elkarteen erroldan inskribatzen baita Asociación de Consumidores y Usuarios en Acción de Euskadi – FACUA Euskadi elkartea.

2018ko urriaren 29an, Asociación de Consumidores y Usuarios en Acción de Euskadi – FACUA Euskadi elkarteak eskaera bat aurkeztu zuen Euskadiko Kontsumitzaileen elkarteen erroldan alta emateko.

Erroldan inskribatzeko baldintzak eta inskribatze horren ondorioak uztailaren 30eko 249/1985 Dekretuan ezarrita daude (dekretu horren bidez, Bezeroen Estatutuei buruzko Legeari jarraikiz Kontsumitzaileen Elkarteen Zentsua sortzearen gaineko 1981ko abuztuaren 17ko Dekretua aldatzen da).

Aurkeztutako dokumentazioa aztertu ostean, eskatzaileari eskatzen zaio zuzendu ditzan Euskadiko Kontsumitzaileen elkarteen erroldan inskribatzeko bete behar diren baldintzak egiaztatzeko zuzendu behar diren dokumentazio-akatsak.

Epe barruan zuzendu da jakinarazitako dokumentazio-akatsa, eta kontuan harturik eskaerak bete egiten dituela lehenago aipatutako arauetan ezarritako baldintzak, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskadiko Kontsumitzaileen elkarteen erroldan inskribatzea Asociación de Consumidores y Usuarios en Acción de Euskadi – FACUA Euskadi elkartea.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eta interesdunei bidaltzea.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 14a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

NORA ABETE GARCÍA.


Azterketa dokumentala