Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2019ko otsailaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
998

ERABAKIA, 2019ko otsailaren 13koa, Osasuneko sailburuaren 2018ko urriaren 16ko Aginduaren bidez izendatutako balorazio-batzordearena, Durango, Hernani, Leioa eta Aguraingo farmazia-eskualdeetan deitutako farmazia-bulegoak esleitzeko dena.

Balorazio-batzordeak, 2018ko otsailaren 13an egindako bileran, honako erabaki hau hartu du, Osasuneko sailburuaren 2018ko maiatzaren 22ko aginduen bitartez deitutako farmazia-bulegoen titulartasuna eskuratzeko eskabideen gainean:

Onartzea eranskinean jasotzen diren zerrendak, aipatu aginduen bidez irekitako prozeduretan parte hartu zutenek lortutako puntuazioak jasotzen dituztenak.

Behin betiko zerrenda horien aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko da Farmazia Zuzendaritzaren aurrean, hilabeteko epean, erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzan Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala xedatuta baitago Farmazia-bulegoak sortu, lekuz aldatu, itxi eta jardunean jartzeko prozedurak arautzen dituen ekainaren 25eko 338/1995 Dekretuaren 4.3 artikuluan eta Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 80/2017 Dekretuaren 15. artikuluan.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 13a.

Balorazio Batzordeko lehendakaria,

TERESA FERNANDEZ DE CASTRO AGUIRREZABAL.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala