Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2019ko otsailaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
995

EBAZPENA, 2019ko otsailaren 12koa, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko maiatzaren 23ko Aginduaren babespean 2018ko ekitaldian dirulaguntzak jasoko dituzten onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, nekazarit-produkzio jasangarriko tekniken –EAEko Landa Garapeneko 2015-2020 Programan aurreikusitakoen– bidez laborantza estentsiboak dibertsifikatzeko nekazaritza- eta ingurumen-laguntzetarako 2018ko deialdia egiten da.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko maiatzaren 23ko Aginduaren bidez, nekazaritza-produkzio jasangarriko tekniken –EAEko Landa Garapeneko 2015-2020 Programan aurreikusitakoen– bidez laborantza estentsiboak dibertsifikatzeko nekazaritza- eta ingurumen-laguntzetarako deialdia egin zen, 2018rako.

Agindu horren 11.6 artíkuluak hauxe xedatzen du: «Laguntzei buruzko ebazpena interesdunei banan-banan jakinarazi behar bazaie ere, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpen baten bidez, nekazaritzaren arloan eskumena duen organoaren egoitza elektronikoan argitaratuko da agindu honen babespean esleitutako dirulaguntzak eskuratu dituztenen zerrenda, esleitutako zenbatekoak adieraziz Europako Erkidegoko erregelamenduan horren inguruan xedatutakoarekin bat».

Laguntzak esleitu eta ebazpenak onuradunei jakinarazi eta gero, 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluaren 2. paragrafoko bigarren apartatuan (1/1997 Legegintzako Dekretua, azaroaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena) eta Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko maiatzaren 23ko Aginduaren 11.6 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau:

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko maiatzaren 23ko Aginduaren babespean 2018ko ekitaldian emandako dirulaguntzak jasoko dituztenen zerrenda. Agindu horren bidez, nekazaritza-produkzio jasangarriko tekniken –EAEko Landa Garapeneko 2015-2020 Programan aurreikusitakoen– bidez laborantza estentsiboak dibertsifikatzeko nekazaritza- eta ingurumen-laguntzetarako deialdia egiten da 2018ko ekitaldirako. Nekazaritzaren eskumena duen organoaren egoitza elektronikoan emango da argitara zerrenda hori, interneteko helbide honetan: http://www.euskadi.eus/laguntzak_naep/

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 12a.

Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea,

BITTOR OROZ IZAGIRRE.


Azterketa dokumentala