Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2019ko otsailaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
992

22/2019 DEKRETUA, otsailaren 19koa, zeinaren bidez onartzen baita Bizkaiko Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren izena aldatzea eta horren ordez Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsua jartzea.

Autonomia Estatutuaren 10.22 artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen esklusiboa du elkargo profesionalen eta tituludun lanbideen arloan, Konstituzioaren 36. eta 139. artikuluetan ezarritakoa eragotzi gabe.

Bizkaiko Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuak estatutuak aldatzea onartzeko eskabidea aurkeztu zuen, non izena aldatzea eskatzen baitu.

Tituludun lanbideei eta profesionalen elkargo eta kontseiluei buruzko azaroaren 21eko 18/1997 Legearen 28.2 eta 29.3 artikuluek ezartzen dutenez, elkargo profesionalen izena aldatzeko, urrats hauek egin behar dira: dagokion elkargo profesionalak txostena egitea, Eusko Jaurlaritzaren dekretu bidez onartzea eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Legelarien Euskal Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailak (arlo honetan sail horrek baitauka eskumena) egindako aldeko txostenak aurkeztu dira. Era berean, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren txostena ere erantsi da, hura baita eskuduna elkargo profesionalen arloan.

Horiek oinarritzat hartuta, elkargoak egindako eskabidea justifikatutzat jotzen denez gero, indarrean diren legeetan zehaztutako izapideak bete ondoren, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2019ko otsailaren 19an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Bizkaiko Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren izena hemendik aurrera Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsua izango da.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko otsailaren 19an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala