Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2019ko otsailaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
990

AGINDUA, 2019ko otsailaren 13koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez bete gabe uzten baita Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.3.c) artikuluan eta Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko urtarrilaren 10eko Aginduaren hirugarren oinarrian agindutakoari jarraituz (agindu haren bidez, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia egiten da; 2019ko urtarrilaren 15eko EHAA), honako hau

XEDAtZEN DUT:

Lehenengoa.– Bete gabe uztea lanpostu hau betetzeko deialdia: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Garraio Azpiegituren Zuzendaritzako goi-kargudun baten idazkaria (kodea: 520010; dotazioa: 102).

Bigarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean. Errekurtsoak aurkezteko epea agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 13a.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala