Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2019ko urtarrilaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOA
326

EBAZPENA, 2018ko abenduaren 21ekoa, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariarena, Datuak Babesteko Sarien VI. Edizioko pertsona eta entitate sarituen zerrenda argitaratzen duena.

Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariaren 2018ko irailaren 6ko Ebazpenaren bidez egin zen Datu Pertsonalak Babesteko Sarien VI. Ediziorako deialdia. Deialdiaren xedea da aitortzea pribatutasuna babesteko arloari loturiko lanik garrantzitsuenak, eta saritzea jarduera esparru horretan egindako lanagatik bereziki nabarmentzen diren pertsona fisiko eta juridikoak, erakunde publikoak eta pribatuak, eta euskal administrazio eta erakunde publikoak.

Epaimahaiak 2018ko abenduaren 20an egindako bileran eztabaidatu eta ebatzi zituen sariak, deialdiaren 11. oinarrian xedatutakoaren arabera. Horrekin guztiarekin bat, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitaratzea Datuak Babesteko Sarien VI. Edizioko pertsona eta entitate sarituen zerrenda, modalitate hauetan:

– Datu Babesaren Arloko Ibilbide Profesionalaren Saria:

Agustín Puente Escobar jauna.

– Datu Babesaren Ikerkuntza Arloko Saria:

Adrian Di Pizzo Chiacchio jauna, honako lan honengatik: «Ahaztura digitalaren zabalkundea. "Google Spain" eta Big Dataren eragina eta Datuak Babesteko Europako Erregelamenduaren ondorioak.»

Accesita: Ane Lamela Domínguez andrea, honako lan honengatik: «Big Data Proiektuak osasunean: datu babesetik abiatutako ikuspegi bat.»

– Datu Babesaren Komunikazio eta Sormenaren Arloko Saria: hutsik.

– Datu Babesaren Arloko Jardunbide Onenen Saria:

Eusko Legebiltzarra, antolaketa aldetik Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrera egokitzeko izan duen arduragatik.

Bigarrena.– Agintzea ebazpen hau argitaratzeko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren web-orrian, eta ebazpena jakinaraztea pertsona eta entitate interesdunei.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 21a.

Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendaria,

MARGARITA URÍA ETXEBARRIA.


Azterketa dokumentala