Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

176. zk., 2017ko irailaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4457

EBAZPENA, 2017ko irailaren 7koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, honako honen huts-zuzenketa egiten duena:«Ebazpena, 2017ko uztailaren 27koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko 2017rako laguntzen deialdia argitaratzen da. Lehen Aukera programa».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2 c) artikuluak hau ezartzen du: «Argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada».

Era horretako akatsak aurkitu dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiaren 2017ko uztailaren 27ko Ebazpenean, zeinaren bidez argitaratzen baita gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko 2017rako laguntzen deialdia. Lehen Aukera programa. Zehazki, 2017ko uztailaren 28ko Euskal Herriko Aldizkarian argitaratu zen, 143. zenbakian, eta honako hauek zuzendu behar dira:

2017/3819 (30/6) orrialdean, 4.4 artikuluaren b) apartatuan, hau esaten duen lekuan:

«b) Lanbide Heziketako ikastetxe publikoak eta itunpeko pribatuak».

Hau esan behar du:

«b) Lanbide-heziketako ikastetxe publikoak eta itunpeko pribatuak, eta horiek biltzen dituzten elkarteak».

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 7a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.


Azterketa dokumentala