Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

8. zk., 2017ko urtarrilaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
152

IRAGARKIA, 2016ko abenduaren 20koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiarena, hutsa zuzentzeko ebazpena jakinarazteko dena.

2016ko urriaren 3an, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiak ebazpena eman du, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiaren 2016-05-24ko ebazpenean dagoen hutsa zuzentzeko.

Ebazpena jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Ebazpen hau interesdunari jakinarazten zaio, eta jakitera ematen zaio honek amaitu egiten duela administrazio-bidea, eta honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango dela Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiaren aurrean, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera. Xede horretarako, jakinarazten da diru-laguntzari buruzko jakinarazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dagoela Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 20a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala