Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

8. zk., 2017ko urtarrilaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

MONDRAGÓN UNIBERTSITATEA
140

EBAZPENA, 2016ko abenduaren 9koa, Mondragon Unibertsitatearena, Unibertsitate Masterra Erakundeen Nazioarteratzean tituluaren ikasketa-plana argitaratzeko dena.

Ikasketa-planak Unibertsitateen Kontseiluaren egiaztapena lortu duenez, aurretik Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Estatuko Agentziaren aldeko txostena eta Euskal Autonomia Erkidegoaren baimena eskuratuta, eta 2016ko urtarrilaren 29ko Ministro-kontseiluaren erabakiz tituluaren izaera ofiziala finkatuta dagoenez (2016ko otsailaren 19ko BOEn argitaratutako erabakia, Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren 2016ko otsailaren 3ko ebazpenaren ondorioz), Errektoretza honek, Unibertsitateen 6/2001 Lege Organikoaren 35. artikuluarekin bat, 4/2007 Lege Organikoaren idazketaren arabera, Mondragon Unibertsitatearen Unibertsitate Masterra Erakundeen Nazioarteratzean tituluaren ikasketa-plana argitaratzea ebatzi du.

Ebazpen honen eranskinean jasota dagoen moduan geldituko da egituratuta aipatutako ikasketa-plana.

Arrasate, 2016ko abenduaren 9a.

Errektorea,

VICENTE ATXA URIBE.

ERANSKINA
unibertsitate masterra erakundeen nazioartekotzean

Ikasketen ezaugarri orokorrak:

ECTS kopurua 90 ECTS

Iraupena: Urte eta erdi

ECTS banaketa:

Derrigorrezkoak 60 ECTS

Hautazkoak 24 ECTS

Master amaierako lana 6 ECTS

Ikasketa plana:

0. modulua: Markoa eta oinarri orokorrak
(Ikus .PDF)

Oharra: Master hau egin nahi duten ikasle egresatuek, ezarritako prestakuntzaren osagarriak burutu beharko dituzte, guztira eta partzialki. Hau erabakitzeko, kontuan hartuko da jatorrizko titulazioa eta honek eskaintzen duen prestakuntza. Begiratuko da, honek, ze erlazio duen masterraren ikasketen egiturarekin. Honetaz gain, ikasle egresatuek, erakutsi dezakete, aurreko oinarrizko ezagutzak dituztela, enpresen kudeaketan eta zuzendaritzan.

I. modulua: Ingurunea. Ingurune globala
(Ikus .PDF)

II. modulua: Kokapena. Non?
(Ikus .PDF)

III. modulua: Kudeaketa globala. Nola?
(Ikus .PDF)

IV. modulua: Moldaketa geografikoa
(Ikus .PDF)

V. modulua: Nazioarteko esperientzia
(Ikus .PDF)

VI. modulua: Master amaierako lana
(Ikus .PDF)

PO.– Prestakuntzaren osagarriak DE.– Derrigorrezkoa PR Praktikak MAL Master amaierako lana


Azterketa dokumentala