Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

8. zk., 2017ko urtarrilaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
135

EBAZPENA, 2016ko abenduaren 28koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, zerrendan ageri diren erakundeetako langileen prestakuntzarako behin betiko laguntzak esleitzen dituena.

2016ko maiatzaren 11n argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko enplegatuen prestakuntza finantzatzera bideratutako laguntzen deialdia egiten duen ebazpena.

Halaber, 2016ko irailaren 27an argitaratu zen behin-behineko laguntzak esleitzen zituen ebazpena.

Prestakuntza-planaren betearazpena justifikatzeko epea amaituta, eta aipatutako ebazpenean ezarritakoa betetzeko, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Honako laguntza hauek behin betiko esleitzea, aipatutako entitateetako prestakuntza finantzatzeko:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Agintzea dagokien erakundeei esleitutako zenbatekoen gainerakoa ordaintzeko izapideak hastea.

Hirugarrena.– Agintzea esleitutako behin betiko zenbatekoa baino gehiago jaso duten erakundeei dagokien diru-kopurua itzultzeko izapideak hastea.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 28a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala