Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

117. zk., 2015eko ekainaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
2803

EBAZPENA, 2015eko apirilaren 1ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, IK4-Tekniker Fundazioaren Emakumeen eta Gizonen Aukera Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena galdutzat jotzen duena.

Otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren bidez, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena arautu zen. Aitorpen horren bidez, emakumeen eta gizonen berdintasuna ahalbidetzen duten egoerak sustatu nahi dira, bai eta berdintasuna eragozten duten oztopoak kentzea ahalbidetzen dutenak ere; horretarako, emakumeen eta gizonen aukera- eta tratu-berdintasunaren alde, gizartean eta lan-eremuan sor daitezkeen ekimenak bultzatuko dira aipatu aitorpen horren bidez.

IK4-Tekniker Fundazioak, bidali duen gutun batean, adierazi du ez duela aurkeztuko 11/2014 Dekretuan oinarritzen den eskaria; beraz, egoera balioetsita, eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena arautu zuen otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren lehenengo xedapen iragankorrak xedatutakoa aztertu ostean,

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– IK4-Tekniker Fundazioa erakundearen Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena galdutzat jotzea, aitorpen berria epe barruan eskatu ez delako. Hau da, otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren lehenengo xedapen iragankorrean xedatutakoa bete ez delako (Otsailaren 11ko 11/2014 Dekretua,Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena arautzekoa).

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Ebazpen honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Hortaz, ebazpen honen aurka interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, hilabete biko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 1a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


Azterketa dokumentala