Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 2014ko uztailaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
2968

EBAZPENA, 2014ko uztailaren 2koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, Garapenerako Lankidetzaren kontura ekintza humanitario bati diru-laguntza ematen diona, UNRWA- Euskadi erakundearen alde (PRE-2014BA/0008).

Otsailaren 19ko 31/2008 Dekretuak arautzen ditu Garapenerako Lankidetzaren kargurako ekintza humanitarioentzako laguntzak, eta bi jarduera-mota bereizten ditu. Alde batetik, larrialdietan laguntzeko proiektuak daude: haien bidez, oinarrizko ondasunak eta zerbitzuak eskuragarri jarri nahi dira, biziraupena bermatzeko eta hondamendiek eragindako pertsonen sufrimendua eramangarriago egiteko. Beste aldetik, ekintza humanitarioko proiektuak, zentzu zabalago batean; horri lotutako jarduerak larritasun-maila txikiagokoak dira eta garapena, giza eskubideak eta bakegintza sustatzeko oinarri batzuk bultzatzeko dira.

Aipatutako dekretuaren 4. artikuluak dioenez, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren bidez, urtero egingo da laguntza-deialdia. Dagokigun kasu honetan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuaren eta Lehendakaritzako egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 187/2013 Dekretuaren aurreikuspenak batera aplikatuta, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiari dagokio eginkizun hori.

2014ko urtarrilak 21eko ebazpenaren bidez (2014ko urtarrilak 31ko EHAA) egin zen garapenerako lankidetzaren kargurako ekintza humanitarioentzako 2014rako laguntzen deialdia.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak erabakiko du nola kudeatu aipatutako laguntzak eta arlo honetan eman beharko diren ebazpenak.

Horren ondorioz, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen duen ekainaren 19ko 5/2008 Legearen 11.2 artikuluaren arabera, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko erregelamendua onartzen duen martxoaren 23ko 95/2010 Dekretuaren 11.1 artikuluaren arabera, 2014ko ekainaren 17an elkartu zen Kontseilu Errektorearen proposamenez, kontuan hartuta aipatutako otsailaren 19ko 31/2008 Dekretuak xedatutakoaren arabera, laguntzak EHAAn argitaratuko direla denek horren berri izan dezaten, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Larrialdi eta ekintza humanitarioa sustatzeko laguntza-eskari bati diru-laguntza ematea. Diru-laguntza hori finantzaketa-lerro iraunkorrean UNRWA-Euskadi erakundeak aurkeztu zuen «Ayuda alimentaria para la población refugiada palestina en Siria» proiektua ordaintzekoa izango da.

Bigarrena.– Laguntza 200.000 euroko ordainketa bakarrean ordainduko da. Proiektua 2014ko azaroak 1ean hasiko da eta 2015eko apirilak 30ean amaitu. Beraz, diru-laguntza justifikatzeko gehieneko epea 2015eko abuztuak 29an amaituko da.

Hirugarrena.– Agindu hau erakunde eskatzaileari bertatik bertara jakinaraztea eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jende guztia jakinaren gainean egon dadin.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren lehendakariari, hilabeteko epean, argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu eta hiru hilabete igarota oraindik ez bada ezer ebatzi, errekurtsoa ez dela onartu pentsatu beharko da, eta administrazioarekiko auzietarako bidea irekiko da.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 2a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.


Azterketa dokumentala