Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 2014ko uztailaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2960

EBAZPENA, 2014ko ekainaren 19koa, Teknologia eta Estrategiako zuzendariarena. Honen bidez, argitara ematen da Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2009eko urriaren 14ko Aginduan ezarritako laguntzen 2013ko enpresa onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, giza kapitala prestatzeko eta indartzeko Ikertu laguntza-programa arautzen da (agindu hori 2011ko ekainaren 8ko Aginduaren bidez aldatu zen).

Diru-laguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publizitatearen printzipioa. Hori dela eta, laguntzen ebazpena banan-banan eman behar zaie interesdunei Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2009ko urriaren 14ko Aginduaren arabera, eta horrela eginda ere, esleipendunen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Agindu horren bidez, giza kapitala prestatzeko eta indartzeko Ikertu laguntza-programa arautzen da (agindu hori 2011ko ekainaren 8ko Aginduaren bidez aldatu zen).

Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2009ko urriaren 14ko Aginduaren 12.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, zeinen bidez arautzen baita giza kapitala prestatzeko eta indartzeko Ikertu laguntza-programa, Teknologia eta Estrategiako zuzendariak honako hau

EBAZTEN DU:

Artikulu bakarra.– Argitaratzea Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2009ko urriaren 14ko Aginduko (giza kapitala prestatzeko eta indartzeko Ikertu laguntza-programa arautzen duena) eta deialdiari buruzko Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearen 2013ko uztailaren 31ko Ebazpenean 2013ko ekitaldirako ezarritako diru-laguntzen onuradunen zerrenda. Diru-laguntzak honekin batera doan eranskinean zehazten dira, eta esleipendunei jakinarazi zaizkie.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 19a.

Teknologia eta Estrategiako zuzendaria,

LEYRE BILBAO ELGUEZABAL.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala