Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2013ko abenduaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
5641

IRAGARKIA, Hondarribiko portuan, D-09 pantalanera amarratzeko administrazio-baimena baliogabetzeko espedientean iraungitze-adierazpena egiteko Garraio Azpiegituren zuzendariak emandako ebazpena Juan Carlos Arrese-Igor jaunari jakinarazteko dena.

2013ko azaroaren 12an, Garraio Azpiegituren zuzendariak ebazpena eman zuen, Hondarribiko portuan D-09 pantalanera amarratzeko administrazio-baimena baliogabetzeko espedientean iraungitze-adierazpena egiteko. Baimen hori honako honentzat zen: «Gorongorro» izeneko ontzia, 7.ª-SS-1-104-03 matrikula, eta titularra Juan Carlos Arrese Igor dituena.

Ebazpen hori jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko, eta ohartarazpen hauek egiten dira:

1.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 114. artikuluak eta hurrengoek ezartzen dutenari jarraikiz.

2.– Interesdunak Gipuzkoako Portuen Lurralde Zerbitzuan eskuratu ahal izango du ebazpen horren testu osoa (23. kaia, 20003 Donostia). Nolanahi ere, bulego horietara joateak ez du etengo edo galaraziko aurreko paragrafoan adierazitako aurkaratze- edo erreklamazio-epeak zenbatzen hastea.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 18a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MARÍA ALMUDENA RUIZ DE ANGULO DEL CAMPO.


Azterketa dokumentala