Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2013ko abenduaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
5638

IRAGARKIA, farmazia bat eskualdatzeko proposamen bat dagoela aditzera emateko dena.

Farmaziak eskualdatzeko prozedura finkatzen duen martxoaren 16ko 166/1999 Dekretuaren 4. artikuluak xedatutakoa betez, Donostiako farmazia-eskualdean (Gipuzkoa) dagoen farmazia bat eskualdatzeko proposamen bat dagoela aditzera ematen da.

Farmazia eskuratzeko interesa duten botikariek honako leku hauetan lortu ahal izango dituzte farmaziari berari, prezioari eta eskualdatzeko gainerako xehetasunei buruzko espedientearen argibideak:

– Osasun Saila; Donostia kalea 1, (Vitoria-Gasteiz).

– Osasun Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritza; Olagibel kalea 38, (Vitoria-Gasteiz).

– Osasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza; Antso Jakitunaren kalea 35, (Donostia).

– Osasun Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza; Errekalde zumarkalea 39, (Bilbao).

Farmazia eskuratzeko eskabideak aurkezteko, bi hilabete izango dira, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.

Farmazia eskuratzeko eskabideei 239,21 euroko tasa ezartzen zaie.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 17a.

Farmaziako zuzendaria,

JON IÑAKI BETOLAZA SAN MIGUEL.


Azterketa dokumentala