Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2013ko abenduaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO MERKATARITZA ARLOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5630

EDIKTUA, 961/12 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Merkataritzako 2 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 961/12 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Ana Mari Alayo Bilbao, Juan Ramón Guinea Oruechevarria, Ailander Garcia Ulayar, Josu del Molino Blanco, Miguel Angel Dominguez Aybar eta Carlos Solaun Ruiz.

Abokatua.

Prokuradorea: Maria Luisa Gutierrez Ontoria.

Demandatua: Norberto Figuero Urquiza.

Gaia: judizio arrunteko demanda.

Judizio horren gainean 163/13 epaia eman zen uztailaren 3an. Hau dio epaitzak:

EPAITZA

1.– Osorik baiesten dut, Maria Luisa Gutiérrez Ontoya epaitegietako prokuradoreak ordezkaturik, Ailande García Ulayar, José del Molino Blanco, Miguel Ángel Domínguez Aybar, Ana Mari Alayo Bilbao, Carlos Soláun Ruiz eta Juan Ramón Guinea Oruechevarriak aurkeztutako demanda, auzi-ihesean den Norberto Figuero Urquizaren aurkakoa.

2.– Norberto Figuero Urquiza kondenatzen dut auzi-jartzaileari berrehun eta hogeita bi mila eta seiehun eta laurogeita hamabost mila euro eta hogeita hamazazpi zentimo (222.695,37) ordaintzera; hortik, egiaztatutako gertakarietan zehaztutako banakako zor-zenbatekoa dagokio auzi-jartzaile bakoitzari.

3.– Norberto Figuero Urquiza kondenatzen dut adierazitako zenbateko horren legezko interesak ordaintzera, 2012ko azaroaren 2tik gaur artekoak. Guztizko zenbateko horri legezko interesa ezarriko zaio, bi puntu gehituta, gaurtik auzi-jartzaileari guztia ordaintzen zaion arte.

4.– Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot kostuak.

Norberto Figuero Urquiza demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, hogei egun balioduneko epean.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2013ko azaroaren 7a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala