Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2013ko abenduaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5626

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 365/13 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 365/13 prozedura arrunteko judizioa.

Demandatzailea: BMW BANK GMBH (Espainiako sukurtsala).

Abokatua.

Prokuradorea: Mendavia.

Demandatua: Luis Maria Exposito San Sebastián, Talleres Gure Artean, S.L. eta Talleres Armeuska, S.L.

Gaia: judizio arrunta.

Judizio horretan epaia eman da, 2013-11-20an.

Talleres Gure Artean, S.L. eta Talleres Armeuska, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2013ko azaroaren 21a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala