Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2013ko abenduaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5623

EDIKTUA, aurretiazko behin-behineko neurrien 646/13 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Aipatu prozeduran, ebazpena eman da, eta hau dio:

293/13 AUTOA

Epailea: Francisco Javier Osa Fernández jauna.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamahiruko azaroaren hogeita zortzia.

Demandatzailea: Krotoumou Torue.

Prokuradorea: Rebeca Angulo Izaguirre.

Demandatua: Mohamadou Sangare.

Prokuradorea:

XEDAPENAK

Baietsi egiten dut Krotoumou Tourek aurkeztutako aurretiazko behin-behineko neurrien eskaera, Mohamadou Sangareren aurkakoa. Horrenbestez, alaba adingabeei buruzko neurri hauek hartzea erabakitzen dut.

1.– Alaba adingabeen zaintza eta jagoletza amari esleitzen zaizkio, eta adingabeon gaineko guraso-ahalaz baliatzea ere amari emango zaio, esklusiboki.

2.– Aitaren eta alaben arteko komunikazioa eten egiten da.

3.– Aitak 120 euro ordainduko dizkio hilero amari, semearen mantenu gisa. Aurreratuta eta hil bakoitzaren lehenengo bost egunetan ordainduko du zenbateko hori, amak izendatzen duen kontuan dirua sartuz; zenbateko hori urtero eguneratu beharko da Estatistikako Institutu Nazionalak edo hori ordezkatzen duen erakundeak argitaratutako prezioen aldaketen arabera, oinarritzat justu aurreko hamabi hilabeteak hartuz. Ordainketa egin ezean, legezko neurriak hartuko dira.

4.– Gurasoek erdibana ordainduko dituzte alaba adingabeen ohiz kanpoko gastuak. Halakotzat joko dira mediku-, farmazia-, optika-, odontologia-zerbitzuek sortutako gastuak, eta Gizarte Segurantzak edo mediku-aseguru pribatu batek bere gain hartzen ez dituen gainerako medikuntza-gastuak. Halakotzat joko dira, orobat, irakasle edo tutoreek gomendatuta, ikasketa-prozesuaren indargarri eta lagungarri alabek jaso behar dituzten eskola-orduak. Gainerako gastuak –aisialdiak edo eskolak eragindakoak baina premiazkoak ez direnak, eta guraso biek erabakitakoak ez badira–, egitea erabaki duenak ordaindu beharko ditu, gasturik egin bada behintzat. Nolanahi ere, bi gurasoek aho batez hartutako erabakia izan bada, erdibana ordainduko dituzte.

5.– Prozesuko izapide honetan ez da beste neurririk hartuko.

Prozedura hau izapidetzerakoan sortutako prozesu-kostuak ez zaizkio inori ezartzen.

Neurri eta ondorio horiek indarrean iraungo dute, baldin eta alderdiek jakinarazpena egin eta hurrengo hogeita hamar egunetan dagokion banantze- edo dibortzio-demanda epaile eskudunaren aurrean aurkezten bada.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 771. artikulua).

Mohamadou Sangare non dagoen jakiterik ez dagoenez, idazki hau egiten dut jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan.

Bilbao (Bizkaia), 2013ko azaroaren 28a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala