Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2013ko abenduaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5616

HUTSEN ZUZNEKETA, honako agindu honena: Agindua, 2013ko azaroaren 26koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, ekipamendu zientifikoa eskuratzeko laguntzak emateko 2014ko deialdia egiten duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Aipatu bezalako hutsak atzeman dira honako agindu honetan: Agindua, 2013ko azaroaren 26koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, ekipamendu zientifikoa eskuratzeko laguntzak emateko 2014ko deialdia egiten duena. Agindu hori 2013ko abenduaren 5ean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 232. zenbakian eman zen argitara; eta jarrian zuzendu egiten dira hutsok:

2013/5314 (18/1) orrialdean, euskarazko bertsioaren 4. paragrafoan,

Honako hau dioen lekuan:

«Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren apirilaren 9ko 233/2013 Dekretuan ezarritakoa (2013ko apirilaren 24ko EHAA, 78. zk.) kontuan izan da.»

Baina honela esan behar du:

«Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren apirilaren 9ko 193/2013 Dekretuan ezarritakoa (2013ko apirilaren 24ko EHAA, 78. zk.) kontuan izan da.»


Azterketa dokumentala