Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2013ko abenduaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
5610

AGINDUA, 2013ko abenduaren 16koa, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan automobiletan egiten den bidaiarien herriz kanpoko garraio publikoaren tarifa berriak onartzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan automobiletan egiten den bidaiarien herriz kanpoko garraio publikoaren tarifen zenbait osagairen prezioak igo egin direnez, indarrean dauden tarifak ere igotzea komeni da.

Ondorioz, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuaren 4.1 artikuluak ematen didan eskumena erabiliz, eta bidaiariak herri barruan eta herriz kanpo automobilez garraiatzeko zerbitzu publikoa arautzen duen ekainaren 29ko 2/2000 Legearen 3. eta 17. artikuluak kontuan izanik, hauxe

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Gidaria barne dela hamar plaza baino gutxiago eta VT motako garraio-baimena duten automobiletan egindako bidaiarien herriz kanpoko garraio publikorako gehieneko tarifa hauek baimentzea, Balio Erantsiaren gaineko Zerga barne dela:

(Ikus .PDF)

(1) Gutxieneko horrek 1.500 metroko ibilbidea hartzen du.

(Ikus .PDF)

(2) Gutxieneko horrek 1.500 metroko ibilbidea hartzen du.

2. artikulua.– Agindu honen 1. artikuluan adierazitako gehieneko tarifak ez dira aplikatuko gidari-zerbitzua barne dela alokatutako ibilgailuekin errepidez egiten diren herriz kanpoko garraio publikoetan.

3. artikulua.– Zerbitzu bat kontratatzeak ibilgailu osoa alokatzea ekarriko du, eta zerbitzutzat, kontrakorik berariaz hitzartu ezean, ibilbide motzena hartuta abiapunturainoko zirkuitu itxia joko da.

Ordainpeko bide-azpiegitura bat erabiliz gero, helmugara iristeko ibilbideko bidesaria erabiltzaileak ordainduko du.

4. artikulua.– Lehenengo artikuluan jasotako tarifak taximetroak ezarritakoaren arabera kobratu beharko dira, ekainaren 29ko 2/2000 Legearen 17. artikuluan, urriaren 15eko 243/2002 Dekretuaren bidez onarturiko 2/2000 Legearen Erregelamenduaren 32. artikuluan, eta Garraio eta Herri Lanetako sailburuaren 1990eko urriaren 10eko Aginduan xedatutakoari jarraituz, aipatu araudi horretan ezarritako salbuespenekin.

Taximetroa, urriaren 15eko 243/2002 Dekretuaren bidez onarturiko 2/2000 Legearen Erregelamenduaren 44. artikuluak ezarritakoaren arabera jarriko da martxan.

Urriaren 15eko 243/2002 Dekretuaren 4.h) eta 32.1 artikuluetan xedatutakoa kontuan izanik, taxi-gidariek kasuan kasuko ordainagiria egin beharko dute horretarako jarria izango duten gailua erabiliz.

5. artikulua.– Baimena ematen da, tarifa aldatzeko ordua edo eguna iristen denean, III. tarifatik IV. tarifara, edo alderantziz, automatikoki aldatzen diren taximetroak erabiltzeko.

6. artikulua.– Agindu honen 1. artikuluan ezarritako IV. tarifa aplikatzeko, jaieguntzat hartuko dira igandeak eta Autonomia Erkidegoko eta Tokiko araudiaren arabera jaiegun direnak, bai eta larunbatak eta abenduaren 24a eta 31.

7. artikulua.– Agindu honetan xedatutakoa betetzen ez bada, ekainaren 29ko 2/2000 Legean ezarritakoaren araberako zigorrak jarriko dira.

AZKEN XEDAPENetatiK LEHENENGOA

Baimena ematen zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Garraio Plangintzaren zuzendariari Agindu hau eta aplikatu beharreko gainerako arauak interpretatzerakoan sortzen diren auziei buruzko erabakiak hartzeko.

AZKEN XEDAPENetatiK BIGARRENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 16a.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua,

ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.


Azterketa dokumentala