Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2013ko abenduaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
5609

EBAZPENA, 2013ko abenduaren 4koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren Zerbitzuaren emakidadunek 2014. urtean ezar ditzaketen tarifak eguneratzen dituena.

Apirilaren 4ko 60/2000 Dekretuan (martxoaren 16ko 48/2004 Dekretuaren bidez aldatu zen) ibilgailu automobilen segurtasunaren arloko aztertze-, izapidetze- eta kudeatze-eginkizunak zehaztu dira. Ibilgailuen azterketa teknikorako zerbitzua duten entitate emakidadunei izenda dakizkieke eginkizunok.

Aipatutako apirilaren 4ko 60/2000 Dekretuaren 7. artikuluan xedatzen denez, dekretu hori garatzeko xedapenetan aurreikusitakoak izango dira azterketa teknikoaren zerbitzuengatik ezarriko diren tarifak, Dekretu beraren Azken Xedapenen arteko Lehenengoan xedatutakoari jarraiki.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak 2011ko abenduaren 5eko Aginduko 8. artikuluaren bidez, tarifak urtero eguneratuko direla ezarri zuen, urriko urtetik urterako KPIaren aldaketa aplikatuz. Eguneratutako tarifak hurrengo urteko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko dira.

Halaber, aipatutako Aginduaren, abenduaren 5ekoaren, Azken Xedapenaren bidez, Industria Administrazioan eskumena duen zuzendariari ahalmena ematen zaio agindu hori eta aplikatu beharreko araudia interpretatzerakoan sortzen diren zalantzak erabakitzeko, baita agindu hori garatzeko beharrezko diren xedapenak emateko ere.

2012ko abenduaren 13an, Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren zerbitzuaren emakidadunek 2013. urtean ezar zitzaketen tarifak eguneratu ziren, Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariaren ebazpenaren bidez.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuaren 13. artikuluan adierazitakoa kontuan hartuta, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza da Ebazpen hau hartzeko organo eskuduna.

Ikusita lege hori eta bestelako xedapen orokorrak eta bateragarriak, honako hau

EBAZTEN DUT:

2011ko abenduaren 5eko Aginduaren I., II. eta III. eranskinetan argitaratutako tarifak eguneratzea, 2013ko urriko urtez urteko kontsumo-prezioen indizearen arabera. 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera, beraz, ebazpen honetako I., II. eta III. eranskinetan zerrendatutako tarifak aplikatuko dira.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen. Horrenbestez, Industria Sailburuordetzaren aurrean gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Hori guztia 44/1999 Legean, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena 30/1992 Legea aldatzen duenean, ezarritakoa betez.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 4a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.

I. ERANSKINA
ALDIZKAKO AZTERKETENGATIKO TARIFAK
(Ikus .PDF)

Oharra:

Tarifa hauei gehituko zaie Trafiko Buruzagitza Zentraleko ibilgailuen erregistroan ibilgailuen azterketa teknikoan izandako emaitzak idazteagatik ezarritako tasak, aipatutako azterketa teknikoa egiteko arauzko betebeharra dagoen kasuetan.

II. ERANSKINA
ERREFORMEN TARIFAK

Erreforma garrantzitsuen azterketa teknikoetan aplikatu behar diren tarifak jasotzen dira eranskin honetan. Tarifa horiei, gainera, beste tarifa bat aplikatuko zaie III. eranskineko erreformaren izapideak egiteagatik.

Erreforma egitean ibilgailuaren masa edo ardatzen banaketa aldatzen bada, azterketa teknikoagatiko tarifaz aparte, pisatze-tarifa ere ezarriko da.

Erreforma bat egiteko proiektua aurkeztu behar denean, proiektua ikuskatzeagatiko tarifa ere ezarriko da.

Erreformak taximetroaren egiaztapen metrologikoa dakarrenean, egiaztapenari dagokion tarifa ere ezarriko da.

(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
BESTE AZTERKETA BATZUEN TARIFAK
(Ikus .PDF)

Oharrak:

1.– Matrikulatu aurreko azterketagatiko tarifari, aldizkako azterketagatiko tarifa gehituko zaio, ibilgailuaren kategoriaren arabera, eta, kasuan kasu, erreformak erregularizatzearen eta pisatzearen izapideena ere bai.

2.– Eskola-garraioaren azterketa berezia ibilgailu astunei aplikatuko zaie, eta aldizkako azterketako tarifari gehituko zaio.

3.– Eskola-garraioko altako erreformetan eskola-garraioaren tarifa bera aplikatuko da, erreformako tarifari gehituta.

4.– Ibilgailu arinei, gehienetan taxiei, ez zaie aplikatuko eskola-garraioaren tarifa kasu hauetan: taxi bidezko eskola-garraioaren azterketa bereziak badira eta horiek ibilgailuren aldizkoarekin batera egiten badira; eskola-garraioari dagokiona bakarrik egiten bada aplikatu egin beharko da.


Azterketa dokumentala