Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

242. zk., 2013ko abenduaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5538

EDIKTUA, jabetza horizontalari buruzko 828/13 judizio monitorioaren ondoriozkoa, eskubide errealei buruzkoa.

Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: jabetza horizontalari buruzko 828/13 judizio monitorioa.

Demandatzailea: Gasteizko Elorriaga atariko 9-11-13ko jabekideen erkidegoa.

Abokatua: Raul Perez Cambero.

Prokuradorea: Usatorre.

Demandatua: David Castillo Martinez.

Gaia: zenbatekoa erreklamatzea.

Aipatutako judizioan 2013-09-30eko 615/2013 Dekretua eman zen. Honako hau diote ebazpen horren xedapenek:

XEDAPENAK

1.– Amaitutzat ematen da prozesu monitorio hau, Gasteizko Elorriaga atariko 9-11-13ko jabekideen erkidegoak sustatua, David Castillo Martinez jaunaren aurka, jabekideen erkidegoari zor zaizkion kuotak direla-eta 559,11 euro erreklamatzeko.

2.– Era berean, zorduna kondenatzen da abokatuaren zerbitzu-sariak eta prokuradorearen eskubideak ordaintzera, PZLbko 394. artikuluko 3. paragrafoan ezarritako mugak kontuan hartuta.

3.– Helaraz bekio Gasteizko Elorriaga atariko 9-11-13ko jabekideen erkidegoari, betearazpena abiaraz dadila eska dezan hala nahi izanez gero, eta ohartaraz bekio, betearazi nahi duen zenbatekoa 2.000 eurotik gorakoa bada, abokatuaren eta prokuradorearen parte-hartzea nahitaezkoa izango dela.

Epaileari ebazpen honen berri eman diot.

Aurkaratzeko modua: Epaitegi honetan berrikuspen-errekurtsoa jarriz. Idazkia bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko da bulego judizialean, jakinarazpenaren biharamunetik hasita, eta errekurtsogilearen iritziz izandako arau-haustea zehaztu beharko da. Betekizun horiek betetzen ez badira, ez da aurkaratzea onartuko (PZLko 454 bis art).

Errekurtsoa jarri arren, errekurritutako ebazpenaren ondoreak ez dira etengo (PZLko 454 bis artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 25 euroko gordailua eratu beharko da nahitaez; gordailua eratu ezean, errekurtsoa ez da izapidetzeko onartuko. Gordailua eratzeko, Epaitegi honen gordailu eta kontsignazioen kontuan sartu beharko da aipatutako kopurua Banesto taldeko (Banco Español de Crédito) 0030 0011 0000 01 0828 13 zenbakiko kontuan), eta, dirua sartu izanaren agirian, kontzeptuaren eremuan, «Errekurtsoa» dela zehaztu (01-Berrikuspena kodea). Errekurtsoa jartzean, diru hori sartu izana egiaztatu beharko da (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Aipatutako xedapeneko 5. paragrafoan zehaztutakoek eta doako laguntza juridikoa izateko eskubidea aitortua dutenek ez dute gordailua eratu beharrik izango errekurtsoa jartzeko.

Dekretua egin eta sinatzen dut.

David Castillo Martinez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko –PZLko– 497.2 artikulua).

Ebazpen horren aurka, berrikusteko errekurtsoa jar dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean dago, interesdunaren eskura.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 27a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala