Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

242. zk., 2013ko abenduaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5537

EBAZPENA, 2013ko abenduaren 9koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Euskadiko Irakurketa Publikoko On Line Sareko liburutegi publikoetan teknologia berriak ezartzeko edo/eta garatzeko diru-laguntzak emateko dena.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko irailaren 11ko Aginduak Euskadiko Irakurketa Publikoko On Line Sareko liburutegi publikoetan teknologia berriak ezartzeko edo/eta garatzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen du (2013ko irailaren 19ko EHAA, 179. zenbakia).

Aipatutako 2013ko irailaren 11ko Aginduaren 13. artikuluari jarraituz, eta Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren ebazpen-proposamena ikusita, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Eranskinean aipatzen diren udalei eta entitateei diru-laguntzak ematea, bertan zehazten den bezala.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beraz, beraren aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluak ezartzen dutenaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 9a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala