Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

242. zk., 2013ko abenduaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
5532

EBAZPENA, 2013ko azaroaren 29koa, Justiziako sailburuordearena. Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2013ko abuztuaren 1eko Aginduaz deitutako diru-laguntzen esleipena ebatzi eta argitaratzeko dena. Agindu horrek karrera judizial eta fiskalerako eta idazkari judizialen kidegora sartzeko oposizioak prestatzeko diru-laguntzetarako deia egin zuen, eta diru-laguntza horiek arautu zituen.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2013ko abuztuaren 1eko Aginduaren bitartez (irailaren 9ko EHAA, 171. zk.), karrera judizial eta fiskalerako eta idazkari judizialen kidegora sartzeko oposizioak prestatzeko diru-laguntzak emateko arauak finkatu ziren. Agindu horretan ezarritakoaz izendatutako Hautaketa Batzordeak –azaroaren 28an batzarturik– egin zuen proposamena kontuan hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 1.– Karrera judizial eta fiskalerako eta idazkari judizialen kidegora sartzeko oposizioak prestatzeko diru-laguntzak honako hauei esleitzea:

(Ikus .PDF)

2.– Deialdi honetan emandako laguntzari dagokionez, amaitzea denerako, uko egiten zaionerako, baldintzak betetzen ez diren kasurako, bat-batean gertatutako ezintasun baten kasurako edo onuradun-izaera galtzea dakarren beste edozein kasutarako –betiere, laguntzak eman, eta hil biko epearen barruan gertatuz gero–, ordezko hauek izendatzea, hurrenkera honetan:

(Ikus .PDF)

3.– Eskatzaile hauek kanpo uztea, deialdia egin zuen aginduan eskatutako baldintzaren bat betetzen ez dutelako edo atzera egin dutelako:

(Ikus .PDF)

4.– Gainerako hautagaiek ez dute lortu onuradun edo ordezko izateko behar den puntuazioa. Ebazpen honen lehenengo idatz-zatiko 1. eta 2. puntuetan daude onuradunen zerrenda eta ordezkoena.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera hilabeteko epean, hala xedatzen baita azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikuluan eta hurrengoetan.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 29a.

Justiziako sailburuordea,

ANA AGUIRRE ZURUTUZA.


Azterketa dokumentala