Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

242. zk., 2013ko abenduaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
5531

AGINDUA, 2013ko azaroaren 28koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, «Fundación Civil Arrupe Etxea» fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

««Fundación Civil Arrupe Etxea » fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatuz aurkeztutako espedientea ikusi eta aztertu da. Hona hemen

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2013koirailaren 26an, Herri Administrazio eta Justizia Sailean sartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan «Fundación Civil Arrupe Etxea» fundazioa inskribatzeko eskaria; aipatu fundazioa Loilako Probintziako Jesusen Lagundiak eratu du. Eskariari espedienteko agiriak erantsi zitzaizkion.

Hirugarrena.– Fundazioaren helburuak zilegiak eta interes orokorrekoak zirela egiaztatzeko bildu ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Aholku Batzordeko Batzorde Teknikoak fundazioa erregistroan inskribatzearen aldeko txostena eman zuen 2013ko azaroaren 28an.

Hirugarrena.– Honako hauek dira fundazioaren helburuak, estatutuen 5. artikuluan ezarritakoaren arabera:

– Eliza Katolikoaren helburuak eta eginkizunak koordinaztea kultura eta gizartearekin.

– Elkarrizketa soziala eta erlijioen artekoa sustatzea; hartarako, beste modu bidezkoago, gizatiarrago eta solidarioago batez kohesionatuaz gizartea.

– Pertsonen garapen orekatsu eta integrala sustatzea, zehazki, honako balio hauekin: transzendentziako balio kristauekin eta unibertsalekin, eta gizarte erreflexibo, elkarrizketa zale, tolerante eta parte-hartzailearen balioekin.

– Kanpoko erakunde eta instituzioen bitartez, honako proiektu eta jarduerak sustatu, sostengatu eta garatzea: elkarbizitza bidezkoagoa, gizatiarragoa eta solidarioagoa faboratzen dutenak.

– Zenbait adierazpen-eratan, bestek beste, boluntariotzan, hausnarketa, espiritu kritikoa eta konpromisoa sustatzea.

– Instituzioak, erakundeak, entitateak, antolakundeak, lankidetza-erak eta elkarteak sortzea, betiere gorago aipatu helburuekin bat datozenak; eta, bestalde, haien jarduerak lagundu, sostengatu eta finantzatzea.

– Gorago aipatu jarduerak garatzeko diren zentroak sustatu eta kudeatzea.

Laugarrena.– Estatutuetako 3. eta 4. artikuluetan xedatutakoaren arabera, fundazioaren egoitza Bilbon dago (Aita Lojendio kalea 2), eta fundazioak gehienbat Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen ditu bere jarduerak.

Bosgarrena.– Hasierako zuzkidura milioi bat ehun eta laurogeita hamalau mila seiehun eta laurogeita lau euro eta hamalau zentimokoa da (1.194.684,14); eraketa-eskritura publikoan zehaztutako ondasun eta eskubideen bitartez lortuko da zenbateko hori. Kopuru hori ordaindu dela agiri bidez jasota geratu da erregistro-inskripzioko espedientean, hala agintzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuak 37.1.c) artikuluak.

Seigarrena.– Patronatuari dagokio fundazioa ordezkatzea, administratzea eta gobernatzea. Patronatuko kideek doan beteko dituzte beren egitekoak, fundazioaren estatutuetan xedatutakoaren arabera.

Zazpigarrena.– Patronatuko kideak, hasieran, fundazioa eratzeko eskrituran ezartzen denez, hauek izango dira:

(Ikus .PDF)

Guztiek onartu dituzte beren karguak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 12.1 artikuluan ezarritako moduetariko bat erabiliz.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan; eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoan.

Bigarrena.– Hartarako legitimazioa daukan pertsona batek sustatu du espedientea. Espedienteari, bestalde, funtsezkotzat jotzen diren datuak eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki bete da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 6., 7. eta 9. artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 36., 37., 38. eta 39. artikuluetan ezarritakoa. Aplikatzekoak diren legeetan eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat etorrita eratu da fundazioa.

Aipatutako arauak eta, oro har, kasu honetan aplika daitezkeen gainerakoak ikusirik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Honako hauek Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko agintzea –egun honetan eta F-362 erregistro-zenbakiarekin–: «Fundación Civil Arrupe Etxea» fundazioaren eraketa, eta zazpigarren aurrekarian zehaztu kideak dituen Patronatuaren osaera; 2013ko irailaren 19an, Juan Ignacio Gomeza Villa notarioaren aurrean (protokolo-zk.:1479) egiletsitako eskrituran aurreikusitako zehaztapenekin bat etorriaz onartu dituzten euren karguak kideok.

Bigarrena.– Fundazio hori, dituen helburuak kontuan hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko 4. sekzioan sailkatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 2.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 28a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala