Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

242. zk., 2013ko abenduaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5530

1543/2013 EBAZPENA, azaroaren 26koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, M.ª Teresa Garmendia Tolosa andrea Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerente izendatu eta zerbitzu berezietako egoeran deklaratzeko dena.

Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearen lanpostua betetzeko deialdia 2013ko abuztuaren 6ko EHAAn argitaratu zen, Zuzendaritza Nagusiaren uztailaren 17ko 1093/2013 Ebazpenaren bidez.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak «curriculum vita»en jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Maria Teresa Garmendia Tolosa andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

M.ª Teresa Garmendia Tolosa andrea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langile finkoa, 13785 ordena-zenbakiko plaza duena (Donostia Unibertsitate Ospitalean Ospitaleko Larrialdietako Fakultatibo Espezialista Mediko erako lanpostu funtzionala) zuzendari gerente izendatu da Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuan.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan xedatutakoarekin bat, ofizioz deklaratu beharko da Osakidetzako langile finkoak zerbitzu berezietan daudela, erakunde publiko horretako zuzendaritza-karguren bat betetzeko hautatuak badira.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Maria Teresa Garmendia Tolosa andrea Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerente izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen honek interesdunari jakinarazten zaion egunetik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– M.ª Teresa Garmendia Tolosa andrea zerbitzu berezietako egoeran deklaratzea, haren izendapena indarrean sartzen denetik aurrera.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 26a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala