Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

242. zk., 2013ko abenduaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
5528

EBAZPENA, 2013ko abenduaren 4koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, Metro Bilbao SA enpresak ematen dituen zerbitzuen 2014. urterako tarifak onartzekoa.

Euskadiko Prezioen Batzordeak 2013ko abenduaren 4an egindako bilkuran hartu duen erabakiaren xedapen-zatia argitaratzen da, guztiek jakin dezaten.

ERABAKIA

Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzan, sarrera eman zaio Metro Bilbao SA enpresak aurkeztutako eskariari. Eskari hori enpresa horren zerbitzuen 2014. urterako ekitaldirako tarifak berrikustekoa da.

Metro Bilbao SA enpresak ematen dituen zerbitzuei dagozkien tarifak prezioak kontrolatzeko araudiari loturik daude, «autonomia erkidegoko prezio baimenduak» modalitatean, ekainaren 7ko 7/1996 Errege Lege Dekretuaren 16.4 artikuluari jarraikiz (ekainaren 8ko BOE, 139. zenbakia).

Euskadiko Prezioen Batzordeari dagokio eskumen hori, hala ezarrita baitago otsailaren 2ko 35/2010 Dekretuan, Euskadiko Prezioen Batzordea arautzeari buruzkoan (otsailaren 16ko EHAA, 31. zenbakia) eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2010eko ekainaren 15eko Aginduan, Baimendutako prezioak eta jakinarazitako prezioak berrikusteko prozedurari buruzkoan (uztailaren 6ko EHAA, 128. zenbakia).

2010eko ekainaren 15eko Aginduaren 9.1 artikuluaren arabera, tarifen indarraldia, gutxienez, urtebetekoa izango da. Hala ere, bigarren paragrafoak honako hau esaten du: «espedientean egiaztatutako gorabehera bereziak sortzen badira, Euskadiko Prezioen Batzordeak, ofizioz parte interesdunak eskatuta, indarraldi txikiagoko tarifak baimendu ahal izango ditu, nahiz eta igaro gabe egon 1. paragrafoan zehaztutako aldia».

Aipatutako arauak nolabaiteko ekonomia-oreka lortzekoak dira. Gainera, bizitza-kostuarekiko prezioak osatzeko tresnak zaintzekoak ere badira.

2014. urterako aurkeztu diren tarifak berrikusteko espedientea aztertuta, tarifak nahikotzat jotzen dira, eta zerbitzua emateagatiko kostu-egituraren barruko kontzeptuetara egokitzen direla uste da.

Horrenbestez, Euskadiko Prezioen Batzordeak honako hau erabaki du:

Lehenengoa.– Metro Bilbao SA enpresak ematen dituen zerbitzuen 2014. urterako tarifak onartzea, Balio Erantsiaren Gaineko Zerga eta Bidaiarien Derrigorrezko Asegurua barne direla. Hona hemen kontzeptuak eta zenbatekoak:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Erabaki honek 2014ko urtarrilean 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du; beraz, beraren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasi eta hilabete biko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 4a.

Euskadiko Prezioen Batzordeko burua,

JOSÉ M.ª BARRUTIA LEGARRETA.


Azterketa dokumentala