Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

242. zk., 2013ko abenduaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
5526

EBAZPENA, 2013ko abenduaren 4koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, Artxandako Funikularra-Funicular de Artxanda S.A enpresak ematen dituen zerbitzuen 2014. urterako tarifak onartzekoa.

Euskadiko Prezioen Batzordeak 2013ko abenduaren 4an egindako bilkuran hartu zuen erabakiaren xedapen-zatia argitaratzen da, guztiek jakin dezaten.

ERABAKIA:

Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzan sarrera eman zaio Artxandako Funikularra-Funicular de Artxanda S.A. enpresak burutzen duen hiri-garraioaren zerbitzuri buruz Bilboko Udalak aurkeztutako eskariari. Eskari hori enpresa horren zerbitzuen 2014. urterako tarifak berrikustekoa zen.

Artxandako Funikularra-Funicular de Artxanda S.A enpresak ematen dituen zerbitzuei dagozkien tarifak prezioak kontrolatzeko araudiari loturik daude, «autonomia erkidegoko prezio baimenduak» modalitatean, ekainaren 7ko 7/1996 Errege Lege Dekretuaren 16.4 artikuluari jarraikiz (7/1996 Errege Lege Dekretua, Izaera Fiskaleko eta Jarduera Ekonomikoa Sustatu eta Liberalizatzeko Presazko Neurriei buruzkoa, ekainaren 8ko BOEn, 139. zenbakian argitaratua).

Euskadiko Prezioen Batzordeari dagokio eskumen hori, hala baitago ezarrita otsailaren 2ko 35/2010 Dekretuan, Euskadiko Prezioen Batzordea arautzeari buruzkoan (otsailaren 16ko EHAA, 31. zenbakia) eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2010eko ekainaren 15eko Aginduan, Baimendutako prezioak eta jakinarazitako prezioak berrikusteko prozedurari buruzkoan (uztailaren 6ko EHAA, 128. zenbakia)

Aipatutako arauak nolabaiteko ekonomia-oreka lortzekoak dira. Gainera, bizitza-kostuarekiko prezioak osatzeko tresnak zaintzekoak ere badira.

2014. urterako aurkeztu diren tarifak berrikusteko espedientea aztertuta, tarifak nahikotzat jotzen dira, eta zerbitzua emateagatiko kostu-egituraren barruko kontzeptuetara egokitzen direla uste da.

Horrenbestez, Euskadiko Prezioen Batzordeak honako hau erabaki du:

Lehenengoa.– Artxandako Funikularra-Funicular de Artxanda S.A enpresak ematen dituen zerbitzuen 2014. urterako tarifak onartzea, Balio Erantsiaren Gaineko Zerga eta Bidaiarien Derrigorrezko Asegurua barne direla. Hona hemen kontzeptuak eta zenbatekoak:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Erabaki honek 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Ebazpen honek administrazioko bidea amaitzen du; beraz, beraren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta hilabete biko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 4a.

Euskadiko Prezioen Batzordeko burua,

JOSÉ MARIA BARRUTIA LEGARRETA.


Azterketa dokumentala