Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

242. zk., 2013ko abenduaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
5524

EBAZPENA, 2013ko abenduaren 4koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos SA (EuskoTren) enpresak ematen dituen zerbitzuen 2014. urterako tarifak onartzekoa.

Euskadiko Prezioen Batzordeak 2013ko abenduaren 4an egindako bilkuran hartu duen erabakiaren xedapen-zatia argitaratzen da, guztiek jakin dezaten.

ERABAKIA

Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzan sarrera eman zaio Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos SA (EuskoTren) enpresak aurkeztutako eskariari. Eskari hori tren-, Larrainetako funikular- eta tranbia-zerbitzuen 2014. urterako tarifak berrikustekoa zen.

Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos SA (EuskoTren) enpresak ematen dituen zerbitzuei dagozkien tarifak prezioak kontrolatzeko araudiari loturik daude, «autonomia-erkidegoko prezio baimenduak» modalitatean, ekainaren 7ko 7/1996 Errege Lege-Dekretuaren 16.4 artikuluari jarraikiz (ekainaren 8ko BOE, 139. zenbakia).

Euskadiko Prezioen Batzordeari dagokio eskumen hori otsailaren 2ko 35/2010 Dekretuak (otsailaren 16ko EHAA, 31. zenbakia) eta 2010eko ekainaren 15eko Aginduak (uztailaren 64ko EHAA, 128. zenbakia) xedatutakoaren arabera.

2010eko ekainaren 15eko Aginduaren 9.1 artikuluaren arabera, tarifen indarraldia, gutxienez, urtebetekoa izango da. Hala ere, bigarren paragrafoak honako hau esaten du: «espedientean egiaztatutako gorabehera bereziak sortzen badira, Euskadiko Prezioen Batzordeak, ofizioz parte interesdunak eskatuta, indarraldi txikiagoko tarifak baimendu ahal izango ditu, nahiz eta igaro gabe egon 1. paragrafoan zehaztutako aldia».

Aipatutako arauak ekonomia-oreka jakin bat lortzekoak dira. Gainera, bizitza-kostuarekiko prezioak osatzeko tresnak zaintzekoak ere badira.

2014. urterako aurkeztu diren tarifak berrikusteko espedientea aztertuta, tarifak nahikotzat jotzen dira eta zerbitzua ematearen kostu-egituraren barruko kontzeptuetara egokitzen direla uste da.

Horrenbestez, Euskadiko Prezioen Batzordeak honako hau erabaki du:

Lehenengoa.– Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos SA (EuskoTren) enpresak ematen dituen zerbitzuen 2014. urterako tarifak onartzea, Balio Erantsiaren Gaineko Zerga eta Bidaiarien Derrigorrezko Asegurua barne direla. Hona hemen kontzeptuak eta zenbatekoak:

a) Trenen tarifak.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

b) Larrainetako funikularraren tarifak.

(Ikus .PDF)

c) Tranbiaren tarifak.

(Ikus .PDF)

f) Tarifa murriztuak.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Erabaki honek 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera sortuko ditu ondorioak funikular eta tranbia tarifei dagokienean, eta 2014ko apirilaren 1etik aurrera trenen tarifei dagokienean.

Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du; beraz, bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta hilabete biko epean.

Vitoria-Gasteizen, 2013ko abenduaren 4a.

Euskadiko Prezioen Batzordeko burua,

JOSÉ M.ª BARRUTIA LEGARRETA.


Azterketa dokumentala