Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

242. zk., 2013ko abenduaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
5522

AGINDUA, 2013ko abenduaren 4koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan industria-ikerketako eta garapen esperimentaleko proiektuak -izaera estrategikokoak- burutzeko laguntza-programa arautzen du agindua aldatzekoa. Etorgai Programa.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko azaroaren 30eko Aginduaren bidez, «Etorgai» programa arautu zen, EAEn industria-ikerketako eta garapen esperimental estrategikoko proiektuak burutzeko laguntzei buruzko programa (2011ko abenduaren 29ko EHAA, 246. zk.).

Programa horri egungo I+G+b Markoan jarraipena emateko 2014an eta laguntzaren eragin bultzatzailea bermatzeko, zenbait artikulutan aldaketa batzuk egin beharra ikusi da.

Hori dela eta, hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengo artikulua.- Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko azaroaren 30eko Aginduaren 2. artikulua aldatzen da. Agindu horren bidez, «Etorgai» programa arautu zen, EAEn industria-ikerketako eta garapen esperimental estrategikoko proiektuak burutzeko laguntzei buruzko programa (2011ko abenduaren 29ko EHAA, 246. zk.). Honela idatzita geldituko da:

«2. artikulua.- Iraupena.

Laguntza-programa hau indarrean egongo da estatuko Ikerketako eta Garapen eta Berrikuntzako erkidegoko laguntza-esparruak indarrean dirauen artean (DOUE, C 323, 30-12-2006).»

Bigarren artikulua.- Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko azaroaren 30eko Aginduaren 4. artikuluaren 8. atala aldatzen da. Agindu horren bidez, «Etorgai» programa arautu zen, EAEn industria-ikerketako eta garapen esperimental estrategikoko proiektuak burutzeko laguntzei buruzko programa (2011ko abenduaren 29ko EHAA, 246. zk.). Honela idatzita geldituko da:

«8.- Gainera, programa honetan, laguntzaren eragin bultzatzailea bermatzeko, entitate eskatzaileak laguntza eskatu eta gero hasiko diren proiektuak soilik atxiki ahal izango dira.»

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 4a.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala

Euskadi, bien común