Turismoko enpresak kalitate ziurtagiriak lortzera bultzatzeko laguntzak 2010

LABURPENA
Titulua:
Turismoko enpresak kalitate ziurtagiriak lortzera bultzatzeko laguntzak 2010
Xedea:

Agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzen izaera ez-itzulgarria da, eta ondorengo kalitate-eredu eta -sistemen ziurtagiria edo errekonozimendua lortu eta berritzeko egin den gastu arrunta laguntzera bideratuta daude:

  • a) Turismo Kalitatearen Q marka, ICTEk kudeaturikoa ICTEk berak izendatutako sektoreetan.
  • b) ISO 9001:2000, ENACek ofizialki egiaztatutako enpresa batek edo ENACekiko elkarrekiko errekonozimenduko akordioa duen enpresa batek emandakoa.
  • c) EFQM errekonozimenduak: Bikaintasunarekiko Konpromisoagatiko Diploma; “Zilarrezko Q eta Urrezko Q Sariak — Kudeaketaren Kalitatearen Euskal Sariak”, Eusko Jaurlaritzak enpresei ematen dizkienak Euskalit Kalitaterako Euskal Iraskundeak eginiko kanpo-ebaluazioaren ostean.
Diru kopurua:

1.- Lehenengo aldiz ziurtagiriak lortzeko:

  • a) Q kalitate-markaren eta ISO 9001:2000 ziurtagiriak lortzeko —bigarren kasuan, laguntza eskatzen den enpresa tipologiarentzat Q ziurtagiririk ez badago— eta EFQM errekonozimenduak lehen aldiz lortzeko, onartutako gastu garbiaren % 70eraino lagunduko da. Onartutako ziurtagiri modalitate bakoitzerako 6.000 euroko muga izango da, aurrez aipatutakoaren arabera.
  • b) ISO 9001:2000 ziurtagiria lortzeko, baldin eta laguntza eskatzen den enpresa edo establezimendu tipologiarentzat Q markaren ziurtagiria badago, diru-laguntzak onartutako gastu garbiaren % 45 hartuko du eraginpean, 5.000 euroko gehienezko zenbatekoarekin.

2.- Ziurtagiriak berritzeko:

  • a) Q kalitate-markaren eta ISO 9001:2000 ziurtagiriak berritzeko —bigarren kasuan, laguntza eskatzen den enpresa tipologiarentzat Q markaren ziurtagiririk ez badago— onartutako gastu garbiaren % 45era arte lagunduko da. Onartutako ziurtagiri modalitate bakoitzerako 3.000 euroko muga izango da, aurrez aipatutakoaren arabera.
  • b) ISO 9001:2000 ziurtagiria berritzeko, baldin eta laguntza eskatzen den enpresa edo establezimendu tipologiarentzat Q Markaren ziurtagiria badago, diru-laguntzak onartutako gastu garbiaren % 35 hartuko du eraginpean, 2.100 euroko gehienezko zenbatekoarekin.

3.- Kasu guztietan, laguntzen ehunekoak % 5 handituko dira, baldin eta, eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, ziurtagiriaren eraginpeko establezimenduak edo enpresak familia- eta lan-bizitza bateragarri egiteko plana duela egiaztatzen bada, edo, lau pertsonatik gorako enpresetan, bi sexuek gutxienez 100eko 40ko ordezkaritza badute.

Deialdiaren araudia:
  • Testu bateratua (2008/2010 Zk. -/2010)

    Testu bateratua

  • EBAZPENA, 2010eko ekainaren 24koa, (BOPV Zk. 119/2010)

    Merkataritza eta Turismo sailburuordearena; honen bidez, euskal turismoko azpisektoreetan kalitatearen eta bikaintasunaren ziurtagiria sustatzeko ekimenetarako laguntzak 2010eko ekitaldian emateko deialdia argitaratzen da.

Araudia:
  • AGINDUA, 2008ko urtarrilaren 28koa (EHAA Zk. 36/2008)

    euskal turismoko azpisektoreetan Kalitate eta Bikaintasun Ziurtagiria sustatzen duten ekimenei laguntzeko programa ezartzen duena.

  • AGINDUA, 2010eko maiatzaren 26koa, (EHAA Zk. 117/2010)

    Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena, euskal azpisektore turistikoen kudeaketan kalitatea eta bikaintasuna ziurtatzea sustatzen duten ekimenentzako laguntza programa ezartzen duen agindua aldatzen duena.

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Deialdia egiten duen organoa:
Turismo Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Egitura atal ebazlea:
Turismo Zuzendaritza
Bertan emandako arreta:

Eusko Jaurlaritza
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Ordezkaritza
Easo 10
20006 Donostia-San Sebastián

Eusko Jaurlaritza
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Ordezkaritza
General Concha 23
48010 Bilbao

Eusko Jaurlaritza
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Ordezkaritza
Samaniego 2
01008 Vitoria-Gasteiz

Itzuli

Eusko Jaurlaritza
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Ordezkaritza
Easo 10
20006 Donostia-San Sebastián

Eusko Jaurlaritza
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Ordezkaritza
General Concha 23
48010 Bilbao

Eusko Jaurlaritza
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Ordezkaritza
Samaniego 2
01008 Vitoria-Gasteiz

Telefono bidezko arreta:

Eusko Jaurlaritza
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Ordezkaritza
Tel.: 943 02 25 64
E-posta: m-etxebeste@ej-gv.es

Eusko Jaurlaritza
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Ordezkaritza
Tel: 94 403 14 00
E-posta: a-lekue@ej-gv.es

Eusko Jaurlaritza
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Ordezkaritza
Tel.: 945 01 70 55
E-posta: ma-gonza@ej-gv.es

TRAMITAZIOAK
Turismoko enpresak kalitate ziurtagiriak lortzera bultzatzeko laguntzak

Agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzen izaera ez-itzulgarria da, eta ondorengo kalitate-eredu eta -sistemen ziurtagiria edo errekonozimendua lortu eta berritzeko egin den gastu arrunta laguntzera bideratuta daude:

  • a) Turismo Kalitatearen Q marka, ICTEk kudeaturikoa ICTEk berak izendatutako sektoreetan.
  • b) ISO 9001:2000, ENACek ofizialki egiaztatutako enpresa batek edo ENACekiko elkarrekiko errekonozimenduko akordioa duen enpresa batek emandakoa.
  • c) EFQM errekonozimenduak: Bikaintasunarekiko Konpromisoagatiko Diploma; “Zilarrezko Q eta Urrezko Q Sariak — Kudeaketaren Kalitatearen Euskal Sariak”, Eusko Jaurlaritzak enpresei ematen dizkienak Euskalit Kalitaterako Euskal Iraskundeak eginiko kanpo-ebaluazioaren ostean.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Erakunde publiko eta pribatuek laguntzei buruzko Agindu honetan bildutako laguntzak eskuratzeko aukera izango dute, baldin eta, eskabidea egiten den unean, Euskadin kokatutako establezimendu edo enpresen titularrak badira, betiere horien jarduera honako tipologia hauetako baten barruan bildu behar dela aintzat hartuta:

  1. a) Hotelak, Ostatu-etxeak eta Apartamentu turistikoak.
  2. b) Nekazaritza-turismoko Establezimenduak eta Landa Etxeak
  3. c) Kanpinak.
  4. d) Jatetxeak, Tabernak eta Kafetegiak.
  5. e) Bidaia Agentziak.
  6. f) Bainuetxeak.
  7. g) Convention Bureau erakundeak.
  8. h) Biltzar Jauregiak.
  9. i) Turismo aktiboko enpresak.
  10. j) Interpretazio Zentroak.
  11. k) Kongresuak antolatzen dituzten enpresak (Kongresuen Antolatzaile Profesionalak).
  12. l) Nortasun juridiko propioa duten turismo-lankidetzaren arloko tokiko zein eskualdeko entitateak.

Eskabideak aurkezteko unean, a), b), c) eta d) idatz-zatietan bildutako turismo-arloko enpresa eta establezimenduek Euskadiko Turismo Arloko Enpresa eta Establezimenduen Erregistroan erregistratuta egon beharko dute, eta e), f), h), i) eta k) idatz-zatietan bildutakoek Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egon beharko dute, establezimenduaren titulartasuna publikoa denean izan ezik.

Betebeharrak:
  1. a) Kanpo-aholkularitzen laguntza teknikoa.
  2. b) Ziurtagiria eta berritzea lortzeko kanpo-auditorien gastuak.
  3. c) Marka erabiltzeko gastuei dagozkien kopuruak, behin ziurtagiria lortu edo berritu ondoren.
  4. Honako gastu hauek ez dira subentzionagarriak izango: langileek eragindakoak; ziurtapenaren mantentze- edo jarraipen-fasearen gastuak; baita arriskuen eta kontrol kritikoko puntuen azterketarako sistemaren (AKKPA/HACCP) definizioarekin eta ezarpenarekin lotutakoak ere.

Kalitatearen ziurtagiria edo EFQM onespenak lehen aldiz lortzea helburu duten proiektuak, hasi diren ekitaldia edozein izanik, laguntza-eskaera aurkezten den ekitaldiaren ondoko ekitaldiko abenduaren 31 baino lehen amaitu beharko dira.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

-

TRAMITEAK
Deskribapena:
Espedienteak burutu ahala ebatziko dira, kreditua amaitu arte. Kopuruak aldi bakarrean ordainduko dira, proiektua amaitu eta bidezkotu ondoren.
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • Inprimikiak

    (Inprimakiak aplikazioen sarbidean daude, Formularioa paperean estekan hain zuzen ere)

    Dokumentazio orokorra:

    1.- Agindu honetan bildutako eskabideak, errekerimenduak, jakinarazpenak eta gainerako kudeaketak bitarteko elektronikoen bidez egin ahal izango dira, administrazio-prozeduretan bitarteko elektronikoen, informatikoen eta telematikoen erabilera arautzen duen abenduaren 18ko 232/2007 Dekretuaren arabera (22. EHAA, 2008ko urtarrilaren 31koa).

    2.- Izapidetze telematikoa hautatzen bada, eskabide-eredua eskuratzea, Administrazioan aurkeztea, espedientean sartzea, eta gainerako izapideak www.euskadi.net web-orrian egingo dira, betiere Merkataritza eta Turismoko sailburuordeak ebazpen bidez laguntzen deialdia egin ondoren.

    Erakunde eskatzailea ordezkatzeko legezko gaitasuna duen pertsonaren baimendutako sinadura elektronikoaz gain, eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazio guztia eta Administrazioak eska dezakeen dokumentazioa aurkeztuko da eskabidearekin batera, administrazio-prozeduretan bitarteko elektronikoen, informatikoen eta telematikoen erabilera arautzen duen abenduaren 18ko 232/2007 Dekretuan xedaturikoaren arabera.

    3.- Aurreko aukeraren alternatiba gisa, Turismo Zuzendaritzara bidalitako eskabide baten bidez ere egin ahal izango da eskaera, eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren dagokion Lurralde Ordezkaritzan aurkeztuko da, zuzenean nahiz Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean aurreikusitako edozein bideren bitartez.

    Eskabidearen eta inprimakien ereduak urteko deialdi publikoan izango dira eta interneteko helbide honetan jaso daitezke Merkataritza eta Turismo sailburuordeak dagokion ebazpena egin eta gero.

    Erakunde eskatzailea ordezkatzeko legezko gaitasuna duenak sinatuko du eskabidea.

    4. Erakunde eskatzaileak eskabidea eta inprimakiak bete beharko ditu, eta bertan honako hauek jaso beharko dira: proiektuaren datu orokorrak (gauzatzeko epeak, egin beharreko ekintzak, aurrekontuak, eta abar), eskabidean jasotako informazioaren egiazkotasuna frogatzeko zinpeko aitorpen bat, eta honako dokumentazio hau:

    • a) Eskabidearen ekitaldiaren aurreko ekitaldiko abenduaren 31ko langile kopurua, hilabete horretako TC2 inprimakiaren arabera, sexuaren arabera bereizita.
    • b) Eskabidea egin aurreko ekitaldiko abenduaren 31n izandako fakturazioaren zenbatekoa.
    • c) Eskabidea egin aurreko ekitaldiko abenduaren 31n egindako urteko balantze orokorraren zenbatekoa.
    • d) ETE ez den enpresa batek edo zenbait ETEk aldi berean, zuzenean edo zeharka, erakunde eskatzailearen kapitalaren % 25etik gorako partaidetza ez dutela egiaztatzen duen dokumentua.
    • e) Proiektu bererako beste erakunde publiko edo pribatuen aldetik jasotako laguntzak.
    • f) Azken hiru ekitaldietan enpresak jasotako laguntzak, laguntza eskatu den urtea azken urtearen erreferentziatzat hartuta.
    • g) Aitorpen arduratsua, erakunde eskatzailea zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela adierazten duena, ezta hartarako ezgaitzen duen legezko debekuaren eraginpean ere ez dagoela, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, 4/2005 Legearen (otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerakoa) Azken Xedapenen arteko seigarrenean xedatutakoari jarraiki.

    Eskatzaileak zinpeko aitorpenean gezurrezko daturen bat jartzen badu, administrazio-zigorrak eta zigor penalak ezarri ahal izango zaizkio, indarrean dagoen zigor-araubideari jarraiki.

    5.- Eskabideekin batera, honako oinarrizko dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

    1. a) Eskatzailearen NANaren fotokopia.
    2. b) Erakunde eskatzailearen Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren fotokopia.
    3. c) Hala badagokio, eskatzailearen ordezkaritza-ahalordearen fotokopia, salbu eta ahalorde hori Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren eskura badago eta ahalordedun-aldaketarik izan ez bada.
    4. d) Memoria eta jardun-egutegia.
    5. e) Aurrekontua, kontzeptuen arabera banakatua.
    6. f) Familia eta lana bateragarri egiteko plana izanez gero, planaren kopia.
    7. g) Euskadiko Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako edo haren ordezko araudiko diru-laguntzen erakunde onuradunen zerga-betebeharrak egiaztatzeari buruzko Ogasun eta Finantzen sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduan ezarritako kasuetan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioak, betiere eskatzailearen esanbidezko baimena badu, laguntzen eta diru-laguntzen eskatzaileen zerga-betebeharrak bete izanaren egiaztagiria eskatuko die zuzenean zerga-arloko organo eskudunei. Espedientean baimen hori jasota ez badago, laguntzen eskatzaileak dagokion egiaztagiria aurkeztu beharko du.
    8. h) Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak beteta dituela adierazten duen ziurtagiriaren kopia.
    9. i) Erakunde eskatzailearen Hirugarrenaren Altari buruzko dokumentua, Ekonomia eta Ogasun Sailak zehaztutako ereduan arabera, soilik aurretik aurkeztu ez bada edo datuak aldatu badira.

    6.- Oinarrizko dokumentazioa ez ezik, erakunde eskatzaileak, bere izaera juridikoaren arabera, honako hauek aurkeztu beharko ditu:

    • a) Tokiko erakundeek eskumeneko gobernu-organoaren ziurtagiria aurkeztu behar dute, hain zuzen ere diru-laguntzaren xede den jarduera onartzen duen ziurtagiria.
    • b) Tokiko erakundeek osatutako edo tokiko erakundeak parte diren erakunde edo sozietateek, Biltzar-jauregiek, Convention Bureau erakundeek eta nortasun juridiko propioa duten turismo-lankidetzaren arloko entitateek administrazio-kontseiluaren edo eskumeneko organoaren erabakiaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute (horren arabera, diru-laguntzaren xede den jarduera onartzen da), baita erakundea egiaztatzeko dokumentazioa ere (eratzeko eskrituraren, estatutuen eta erregistroan erregistratu izanaren kopiak).
    • c) Gainera, fundazioek estatutuen fotokopia aurkeztu beharko dute, baita dagokien erregistroan erregistratu izanaren egiaztagiria ere.
    • d) ETEek Jarduera Ekonomikoen Zergan alta eta baja hartu izanaren ziurtagiriaren kopia aurkeztu behar dute. Foru Ogasunak ematen du ziurtagiri hori.

    7.- Dagoeneko Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren eskura dauden indarreko dokumentuak ez dira nahitaez aurkeztu beharrik izango. Kasu horretan, eskabide-orrian adierazi beharko du eskatzaileak zein egunetan eta zein organo edo bulegotan aurkeztu zituen aipatutako dokumentuak, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 35. artikuluaren f) idatz-zatian ezarritako baldintzei jarraiki.

    8.- Erakunde eskatzaileek laguntza jasotzeko eskaera aurkeztu ahal izango dute horrekin batera aurkezten den dokumentazioarekin, haiek aukeratu duten hizkuntza ofizialean. Gainera, laguntza-eskabidetik eratorritako jardueretan eta prozedura osoan, erakunde eskatzaileak aukeraturiko hizkuntza baliatuko da, Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 oinarrizko Legean ezarritakoaren arabera.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Telefono bidezkoa

Eusko Jaurlaritza
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Ordezkaritza
Tel.: 943 02 25 64
E-posta: m-etxebeste@ej-gv.es

Eusko Jaurlaritza
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Ordezkaritza
Tel: 94 403 14 00
E-posta: a-lekue@ej-gv.es

Eusko Jaurlaritza
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Ordezkaritza
Tel.: 945 01 70 55
E-posta: ma-gonza@ej-gv.es



Telematikoa
Aplikazioak:
Tramitazio telematikoa

Tramitazio telematikoa eta inprimakiak



Aportación de Documentación:
El/La interesado/a deberá de presentar, para la aportación de documentos requeridos por la administración o que el/la propio/a interesado/a estime conveniente aportar el siguiente formulario indicando los documentos que adjunta.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Aportación de Documentación (Doc. Ayuda)
Formulario a rellenar por el/la interesado/a para la aportación de documentos requeridos por la administración.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Ampliación de Plazo:
Cuando la solicitud de iniciación no reúna los requisitos exigidos en la normativa específica de convocatoria requerirá al/a interesado/a para que en un plazo de diez días subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos. El/La interesado/a, siempre y cuando no sea un procedimiento de concurrencia competitiva, puede solicitar la ampliación del plazo para la subsanación o la aportación de los documentos requeridos presentando el siguiente formulario cumplimentado. Este plazo puede ser ampliado en cinco días siempre y cuando la aportación de los documentos presente dificultades especiales.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Ampliación de Plazo (Doc. Ayuda)
Formulario a rellenar por el/la interesado/a para solicitar la ampliación de plazo de subsanación.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Modificación Datos Notificación:
El/La interesado/a puede modificar sus datos personales de notificación en este procedimiento rellenando el formulario adjunto en el que indicará el canal por el que desea recibir las notificaciones y el idioma.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Modificación Datos Notificación (Doc. Ayuda)
Formulario a rellenar por el/la interesado/a para solicitar la modificación de datos personales de notificación en el procedimiento.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Desistimiento:
El/La Interesado/a tendrá derecho a desistir de su solicitud una vez realizada la misma, en cualquier momento hasta que haya sido dictada la resolución. El desistimiento no impide al/a interesado/a seguir conservando los derechos que le amparan que podrá hacer valer, si lo desea, en otro procedimiento.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Desistimiento (Doc. Ayuda)
Formulario a rellenar por el/la interesado/a para solicitar desistimiento de su solicitud
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Aceptación de la Ayuda:
Si el/la interesado/a está conforme con la ayuda concedida puede aceptarla cumplimentando el formulario que se le facilita. En este caso, la Administración continuará, una vez recepcionada la aceptación, con los trámites necesarios para el pago de la ayuda.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Aceptación de la Ayuda (Doc. Ayuda)
Formulario a rellenar por el/la interesado/a para la aceptación de la ayuda concedida.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Renuncia:
El/La Interesado/a tendrá derecho a renunciar a la continuación del procedimiento o a la ayuda solicitada, una vez pasado dictada la resolución de la misma, si bien, el/la interesado/a que renuncia, pierde los derechos que le amparan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Renuncia (Doc. Ayuda)
Formulario a rellenar por el/la interesado/a para solicitar la renuncia respecto a la continuación del procedimiento o ayuda solicitada.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Recurso Alzada:
El recurso de alzada es un recurso de carácter administrativo a través del cual se busca que un órgano administrativo revise un acto dictado por otro órgano dependiente jerárquicamente de él, buscando que enmiende conforme a Derecho el acto del órgano inferior.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Recurso Alzada (Doc. Ayuda)
Formulario a rellenar por el/la interesado/a para la interposición de recurso de alzada
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2010/06/25 - 2010/07/30
Ebazteko epea:

Eskabidea aurkezten den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita 6 hilabete.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Merkataritza eta Turismo Sailburuordetza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Merkataritza eta Turismo Sailburuordetza.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.