EPEari buruzko ohiko galderak
- Alderdi orokorrak eta prozedimentalak
- Parte hartzeko baldintzak
- Barne-sustapeneko txanda
- Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatea
- Eskabideak aurkeztea
- Tasak ordaintzea
- Hautaketa-prozesuan onartutakoen zerrendak
- Oposizio-faseko proba
- Lehiaketako merezimenduak eta lanpostuen betekizun espezifikoak
- Euskararen ezagutza
- Lanpostuak hautatzea eta esleipena
Alderdi orokorrak eta prozedimentalak
Behin‑behineko onartu eta baztertuen zerrendak eta kalifikazioak argitaratzen direnean, oinarrietan ezarritako erreklamazio‑ edo alegazio‑epea irekitzen da. Epe horretan, interesdunek idatziz aurkeztu dezakete beren erreklamazioa, eta epaimahaiak ebatziko du. Epea igaro ondoren, ezin da alegaziorik aurkeztu.
Erreklamazioak Enplegu Publikoaren webgunearen
bidez aurkeztu ahal izango dira. Izangaiak "Eskaerak eta jarraipena" atalean sartu eta bere burua identifikatu beharko du. Identifikatu ondoren, parte hartzen ari den deialdiak agertuko zaizkio "Nire deialdiak" atalean. Prozesu bakoitzean, erreklamazioak jartzeko epean, "Erreklamazioa" egiteko aukera bat egongo da, eta horren bidez dagokion erreklamazioa jarri ahal izango du.
Onartu eta baztertuen zerrendak edo kalifikazioak behin betikoak direnean, prozesuaren barruan ez dago erreklamaziorik aurkezteko aukerarik. Hala ere, interesdunek administrazio‑bidea erabil dezakete, oinarrietan aurreikusitako errekurtsoak aurkeztuz hala dagokionean.
Errekurtsoak Enplegu Publikoaren webgunearen
bidez aurkeztu ahal izango dira. Izangaiak "Eskaerak eta jarraipena" atalean sartu eta bere burua identifikatu beharko du. Identifikatu ondoren, parte hartzen ari den deialdiak agertuko zaizkio "Nire deialdiak" atalean. Prozesu bakoitzean, errekurtsoak jartzeko epean, "Errekurtsoa" egiteko aukera bat egongo da, eta horren bidez dagokion errekurtsoa jarri ahal izango du.
Epeak preklusiboak dira: hau da, epea amaitzen bada, ezin da tramitea egin eta administrazioak ez du izapidea onartuko. Horregatik, garrantzitsua da tramiteak garaiz egitea eta ezarritako epeak betetzea.
Egun baliodunak dira astelehenetik ostiralera, jaiegunak kenduta. Larunbatak, igandeak eta jaiegun ofizialak ez dira egun balioduntzat hartzen. Epeak zenbatzerakoan:
- Epea hurrengo egun baliodunean hasten da.
- Epearen azken eguna jaieguna bada, epea hurrengo egun baliodunera luzatzen da.
Alegazioarekin izangaiak esaten du betekizun edo merezimendu bat betetzen duela.
Egiaztatzearekin izangaiak betekizuna edo merezimendua betetzearen froga-agiri bat aurkezten du.
Izangaiak betekizun edo merezimendua alegatu besterik ez bazuen egin behar, administrazioak ahal duen einean egiaztatuko du. Ezinezkoa bada egiaztapena, administrazioak izangaiari eskatuko dio epe jakin baten aurkezteko. Epe horretan aurkezten ez bada, izangaia ezin izango da izendatua izan.
Izangaiak, oinarrien arabera, betekizun edo merezimendu bat alegatzeaz gain, egiaztatu egin behar bazuen, bi egoera gerta daitezke:
- Alegatu izana baina egiaztatu ez izana: Administrazioak ezin izango du betekizun edo merezimendu hori kontuan izan.
- Alegatu izana, baina behar bezala egiaztatu ez izana: administrazioak zuzenketa eskatuko dio izangaiari horretarako epe bat ezarriz. Epe horretan dokumentazioa aurkez daiteke. Epea igaro ondoren, ez da dokumenturik onartuko eta izapidea ez da baliozkoa izango.
Elektronikoki, beti. Horretarako, erreklamazio edo alegazio epeak zabalik daudenean, enplegu publikoko web-gunean, izangaiaren atarian, jarriko du erreklamazio edo alegazioak aurkezteko bidea.
Erregistro elektroniko orokorraren bidez ere aurkeztu daitezke. Ez da onartzen erreklamazioak, errekurtsoak edo dokumentuak posta elektroniko bidez edo antzeko bide informaletatik aurkeztea.
Ahalik eta azkarren kontaktuan jarri administrazioarekin horretarako ezarritako bideetatik.
Enplegu publikoko webgunean, “Kontaktua”
atalean, ezarritako kanalak jasota daude.
Parte hartzeko baldintzak
Elektronikoki, enplegu publikoko webgunean.
Oso garrantzitsua da atal guztiak betetzea.
Deitutako prozesuak aurkezteko baldintzak betetzen dituzten interesdun guztiei irekitako prozesuak dira. Beraz, parte hartu ahal izango duzu, aurkeztu nahi duzun kidegoko edo eskalako karrerako funtzionarioa edo aurkeztu nahi duzun kategoriako lan-kontratudun langile finkoa izan ezean.
Hau da, hautaketa-prozesua baldin bada Euskadiko Autonomia Erkidekoko Administrazioko kidego eta eskala jakin bateko karrerako funtzionarioa izateko, dagoeneko kidego eta eskala horretako funtzionarioa bazara, ezin duzu prozesuan parte hartu; eta hautaketa-prozesua baldin bada lan-kategoria jakin bateko langilea izateko, dagoeneko lan-kategoria horretako lan-kontratudun langile finkoa bazara, ezin duzu prozesuan parte hartu.
Halaber, funtzionarioa izateko hautaketa prozesu batean parte har dezakete Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioko lan-kontratudun langile finkoek, Osakidetzako estatutupeko langileek, eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko funtzionarioek bere kidegoa eta eskala ez bada hautaketa prozesukoa; eta lan-kontratudun langile finkoa izateko hautaketa prozesu batean parte har dezakete Administrazio honetako funtzionarioek, hautaketa-prozesu horretan deitutako kategoriaz besteko lan-kontratudunek, eta Osakidetzako estatutupeko langileek.
Deitutako prozesuak aurkezteko baldintzak betetzen dituzten interesdun guztiei irekitako prozesuak dira. Beraz, posible da.
Oro har, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean bete beharko dira hautaketa-prozesuan parte hartzeko baldintzak.
Hala ere, oinarrietan salbuespenak jaso daitezke.
Baliokidetasun horiek kontsulta ditzakezu HEMEN
Lanpostu batean sartzeko, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatuaren titulua edo Batxilergo titulua eskatzen denean, badago lanpostu horretan sartzerik aurreko titulu horiekin legez baliokidetuta dauden tituluekin. Baliokidetza horiek, ikusteko, HEMEN
sartu.
Lanbide Heziketako tituluen baliokidetasun-tresna bat dago Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioaren webgunean, baina gaur egun ez dago erabilgarri: Herramienta de Equivalencia de Títulos - TodoFP | Ministerio de Educación, Formación Profesional y Deportes 
Hala ere, indarrean dauden titululazioen baliokideak kontsulta daitezke orrialde berean, izenburuaren barruan, "informazio gehiago" atalean. Webgunea gaztelaniaz dago soilik.


Ez. Ministerioak emandako MECES mailetarako korrespondentzia-ziurtagiriek ez dakarte beste titulazio bat lortzea, eta, beraz, ez dira baliozkoak enplegu publikora sartzeko. Ziurtagiri horiek egiaztatzen dute egindako unibertsitate-ikasketen maila akademikoa, prestakuntza akademikoari jarraipena emateko eta ikasketa horiek Europako esparruan aitortzeko. Hau da, diplomatura batek (graduko MECES 2 maila) esan nahi du master bat egin dezakezula. Baina inola ere ez du esan nahi pertsonak gradu-titulu bat duenik.
Deialdian Lizentziatura, Gradua, Ingeniaritza edo Arkitektura eskatzen bada, Diplomaturak, Ingeniaritza Teknikoak eta Arkitektura Teknikoak ez dira onartzen, baldin eta pertsonak ondoren dagokion Graduko titulua lortu ez badu.
Titulazio ofizialei eta horiek administrazio publikoetan, erakunde publikoetan eta zuzenbide publikoko erakundeetan sartzeko dituzten ondorioei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, hemen
kontsulta daiteke.
Ez. Deialdian FPko titulu zehatz bat edo haren baliokideak eskatzen direnean, ez da onartzen maila altuagoko beste titulu bat aurkeztea (Lizentziatura, Ingeniaritza, Arkitektura edo antzekoak). Titulu horiek ez dira baliokideak eta ez dute ordezten eskatutako lanbide‑heziketako titulazioa. Beraz, sarbiderako baldintza betetzat jotzeko, beharrezkoa da eskatutako FP titulua edo haren baliokidetza ofiziala edukitzea.
Balioduna izateko, atzerriko goi-mailako hezkuntza-tituluen baliokidetasun-aitorpenaren edo homologazioaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, unibertsitateko gradu edo master ofizialen maila akademikokoa, Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak emana
Kautelaz, homologazio- edo aitorpen-eskaera profesionala aurkeztu dutela egiaztatzen dutenak onartuko dira. Kautelazko onarpen hori ondoriorik gabe geratuko da karrerako funtzionario izendatzeko edo lan-kontratua sinatzeko beharrezkoak diren izapideak egiteko epea amaitzen denean, baldin eta dagokion ebazpena lortu ez bada.
Orokorrean, hautaketa-prozesuan parte hartzeko betekizunak eskabidea betetzean alegatzen dira. Horretarako, atal guztiak bete behar dira, eta hautaketa-prozesuan izena ematen duen pertsonak ez du beste jarduketarik egin edo dokumentaziorik aurkeztu behar. Hala ere, baliteke oinarri espezifikoetan salbuespenen bat jasotzea, eta betekizun jakin bat egiaztatu behar izatea. Arretaz irakurri behar dira oinarriak izen-emate epean betekizun zehatzik egiaztatu behar den jakiteko.
Lanpostu jakin batzuk lortzeko betekizun espezifikoak merezimenduak alegatzeko epean alegatzen dira, deialdiaren oinarri espezifikoetan adierazten den moduan, eta kasu batzuetan, hori egiaztatzen duen froga-agiria aurkeztu beharko da.
Alegatutako betekizunak IVAPek egiaztatzen ditu, eta, horretarako, kontsulta egiten die EAEko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen administrazio-erregistroei, administrazio publikoen datu-bitartekaritzarako plataformari edo ziurtagiria ematen duen erakundeari.
Alabaina, interesdunak aurka egiteagatik IVAPek ezin baditu kontsulta horiek egin, edo, kontsultak egin ondoren, ezinezkoa izan bada betekizuna egiaztatzea, betekizunak egiaztatzeko behar den dokumentazioa aurkeztu beharko du interesdunak.
Barne-sustapeneko txanda
Ez, hautaketa-prozesu bakoitzaren oinarri espezifikoetara jo beharko da, eta hautaketa-prozesu bakoitzaren oinarri espezifikoek hala xedatzen dutenean egongo da txanda hori.
Barne-sustapen bertikala.
- a) Zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan, familiartekoak zaintzeko eszedentzian, indarkeria terroristagatiko eszedentzian edo genero-indarkeriagatiko eszedentzian egotea, dagokion lanbide-sailkapeneko beheragoko azpitaldeko —edo, azpitalderik ez badago, beheragoko taldeko— kidego eta eskala batean edo titulazio-eskakizunik gabeko taldekatze profesional batean. Hala ere, eskatzen den titulazioa duten C1 azpitaldeko funtzionarioak A2 azpitaldera igo ahal izango dira zuzenean.
- b) Bi zerbitzu-urte beteta izatea, karrerako funtzionario modura, kidego eta eskalan edo titulazio-eskakizunik gabeko taldekatze profesionalean.
- c) Kidegora, eskalara edo funtzionarioak taldekatzeko beste edozein sistematara sartzeko behar diren titulua eta gainerako betekizunak edukitzea.
Hala ere, C1 azpitaldeko plazetara iritsi ahalko da Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 56. artikuluan eskatutako titulaziorik izan gabe, baldin eta hamar urteko antzinatasuna egiaztatzen bada C2 azpitaldeko kidego edo eskala batean. Aurreko aurreikuspen bera aplikatuko da titulazio-eskakizunik gabeko funtzionarioen edozein taldekatze profesionaletatik C2 azpitaldeko plazetara barne-sustapen bidez iristeko.
Txanda honetan parte hartzeko betekizunak betetzen ez badira, eskabidea txanda irekian aurkeztu dela ulertuko da ofizioz.
Barne-sustapen gurutzatua
- a) Langile lan-kontratudun finkoa izatea eta lanpostu baten titularra izatea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta organismo autonomoetako funtzionarioen eta langile lan-kontratudunen lanpostuen zerrendan funtzionarioentzat gordetako lanpostu gisa sailkatu den lanpostu baten titularra, hain zuzen ere.
- b) Zerbitzu aktiboan, nahitaezko eszedentzian, familiartekoak zaintzeko eszedentzian, indarkeria terroristagatiko eszedentzian edo genero-indarkeriagatiko eszedentzian egotea.
- c) Kidego eta eskalara sartzeko behar diren titulua eta gainerako betekizunak edukitzea.
Txanda honetan parte hartzeko betekizunak betetzen ez badira, eskabidea txanda irekian aurkeztu dela ulertuko da ofizioz.
Jatorrizko taldean edo azpitaldean zerbitzu aktiboan egoteko betekizunak hautaketa-prozesu osoan iraun behar du. Hau da, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik –orduan bete behar dira, oro har, prozesuetan parte hartzeko eskatzen diren baldintza guztiak– hautaketa-prozesua guztiz amaitu arte, hau da, lanpostuaz jabetzeko unera arte.
Ez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako langileek soilik parte hartu ahal izango dute txanda horretan.
Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatea
Modalitate horretan parte hartzeko % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna aitortua izan beharko dute foru-aldundietako organo eskudunaren, IMSERSOren edo baliokide baten eskutik, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.
Gainera, gradu hori aitortzen duen ziurtagiria autonomia-erkidego honetakoa ez den administrazio batena bada, ziurtagiri horren kopia soil bat aurkeztu beharko da eskabide-orriarekin batera.
Ez da nahitaezkoa. Legeek plaza-erreserba bat aurreikusten dute, eta horrek esan nahi du plaza horiek % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna duten pertsonei esleitzen zaizkiela, betiere hautaketa-prozesua gainditzen badute.
Alabaina, interesdunak, egoki baderitzo, modalitate orokorrean parte hartzea erabaki dezake, nahiz eta desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatean parte hartzeko baldintzak bete.
Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatean parte hartu nahi duten pertsonek, baldin eta autonomia-erkidego honetakoak ez diren administrazioek onartutako desgaitasun-maila badute, modalitate horretan parte hartu ahal izateko behar den mailaren ziurtagiriaren kopia soil bat aurkeztu beharko dute eskabidearekin batera.
Hautaketa-prozesuetan parte hartzeko ziurtagiriak desgaitasun-graduari buruzko erreferentzia baino ez du jaso behar (% 33 edo gehiago). Ez da beharrezkoa desgaitasunaren arrazoiak edo ezaugarriak zehaztea.
Hala ere, modalitate orokorrean parte hartzen dutenek bezala, prozesuaren garapenerako egokitzapenen bat behar izanez gero, egokitzapen hori eskatu daiteke, eskabide-orrian horretarako prestatutako atalean.
Hautaketa-prozesu arruntak dira, eta baldintzak betetzen dituen edonork parte har dezake, askatasunez. Hala ere, eta desgaitasuna duten pertsonentzat erreserbatutako modalitate bat egon daitekeen arren, ez dago erreserba espezifikorik desgaitasun intelektuala duten pertsonentzat.
EAEko Administrazio Orokorrak desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako berariazko hautaketa-prozesuak deitzen ditu.
Eskabideak aurkeztea
Eskabideak aurkezteko epea deialdi zehatzaren oinarri espezifikoetan adierazitako egunean amaituko da.
Eskabideak bide elektronikoz aurkeztuko dira, Enplegu Publikoaren Atariaren bitartez, helbide elektroniko honetan: https://www.euskadi.eus/enplegu-publikoa/ 
Eskabidea aurkezteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak onartutako bitartekoetako bat erabili behar da, eskaera egiten hasi aurretik: (https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/
).
Ez, eskabidea elektronikoki aurkeztu behar da derrigorrez.
Baldin eta eskabideak akatsen bat badu eta, horren ondorioz, hautaketa-prozesuan bazter utzitakoen behin-behineko zerrendan agertzen bazara, zerrenda hori argitaratzean zure eskabideak duen akatsa ikusi ahal izango duzu, eta, gainera, hamar laneguneko epea izango duzu akatsa zuzentzeko.
Akatsen zuzenketa eskabideko akatsei dagokie, ez eskabideak aurkezteko epean betetzen ez ziren baldintzak betetzeari. Beraz, hamar egun baliodun horietan, zure datu zuzenak adierazi eta, hala badagokio, egiaztatu ditzakezu, bai eta ez-betetzat jo den betekizunen bat eskabideak aurkezteko epearen amaiera-datan betetzen zenuela ere. Alabaina, hamar eguneko epe hori ezin duzu baliatu baldintzaren bat betetzeko (eskatutako adina betetzea, eskatutako titulazioa lortzea, tasa ordaintzea…).
Izena emateko prozesuan gorabehera teknikoren bat gertatuz gero, hautaketa-prozesuaren webguneko KONTAKTUA ataleko INTERNET aukeran sartu ahal izango zara inprimakia bete eta bidaltzeko, edo KONTAKTUA atalean dagoen telefonora deitu.
Tasak ordaintzea
Aurkeztu nahi duzun prozesuan ordaindu beharreko tasa zehatza prozesu jakin horren oinarri espezifikoetan adierazten da.
Online ordain dezakezu, eguneko 24 orduetan, hainbat bankutan, baldin eta banka elektronikoen bezeroa bazara. Bizum bidez ere egin ahal izango da, edo Visa edo Mastercard txartelak erabiliz. Hori guztia, eskabidea egin ondoren, hautaketa-prozesuaren webgunetik.
Ez da beharrezkoa ordainagiria administrazioari bidaltzea, finantza-erakundeek automatikoki bidaliko baitituzte ordainketa-datuak.
Eskabideak aurkezteko epearen barruan ordaindu behar da tasa. Oso garrantzitsua da epe hori kontuan hartzea; izan ere, eskabideak aurkezteko epearen barruan tasa ordaindu ezean, hautaketa-prozesutik kanpo geratzen direnen zerrendan egongo zara.
Epearen barruan ordaindu ez izana ezin da geroago zuzendu. Eskabideak zuzentzeko epean, tasa eskatutako epean ordaindu zenuela froga zenezake, baina ezingo zenuke tasa ordaindu hautaketa-prozesuan onartua izateko.
Hautaketa-prozesuan onartutakoen zerrendak
Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratzen duen ebazpenean, hamar egun balioduneko epea emango dizute eskabideko akatsa, hautaketa-prozesuan ez onartu gisa agertzea eragin duena, zuzentzeko. Hamar egun horietan alegatu dezakezu, eta, hala badagokio, egiaztatu, eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen onartua izateko baldintza guztiak betetzen zenituela.
Eskabidea zuzentzeko egunek eskabideko akatsak zuzentzeko balio dute, horien ondorioz hautaketa-prozesuan onartu ez den pertsona gisa agertuz gero, baina ez dira prozesuan parte hartzeko betekizunak betetzeko egun gehigarriak, betekizun horiek eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen bete behar baitziren.
Beraz, eskabideak zuzentzeko ematen diren egunetan, adierazi behar da betekizun jakin bat betetzen zela eskabideak aurkezteko epean, baina ezin da aprobetxatu eskabideak aurkezteko epearen azken egunean bete gabe zegoen betekizun bat betetzeko.
10 eguneko epean betekizun hori betetzen duzula frogatu behar duzu. Horretarako, froga-agiri originala edo kopia elektroniko autentikoa aurkeztu behar duzu IVAPen. Epean aurkezten ez baduzu, baztertua izango zara.
Prozesuan baztertutako edo onartu gabeko pertsona gisa agertzen bazara onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendan, eta, eskatutako baldintza guztiak betetzen dituzulako, ez duzula hor egon behar uste baduzu, administrazio-errekurtso bat jarri beharko zenuke (gora jotzeko errekurtsoa), hilabeteko epean, onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda argitaratzen denetik hasita. Errekurtso horretan honako hauek adierazi beharko dituzu: zure datuak, parte hartzen duzun prozesuko datuak, egiten duzun eskaera eta dagozkion dokumentuak edo erreferentziak, deialdian eskatzen diren betekizun horiek (betetzen ez dituzula adierazi dizkizutenak) betetzen dituzula egiaztatzeko beharrezkotzat jotzen dituzunak.
Printzipioz, prozesuko proba egiteko, prozesuan parte hartzeko eskaera aurkeztu behar duzu, oinarrietan ezarritako epean, eta hautaketa-prozesuan behin betiko onartuta egon behar duzu.
Hala ere, deialdiaren oinarriek aurreikusten dutenez, hautaketa-prozesutik kanpo geratu diren eta baztertzearen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu duten pertsonak ere joan daitezke hautaketa-probetara, probaren egunean errekurtso hori oraindik ebatzi ez bada.
Oposizio-faseko proba
Hautaketa prozesu bakoitzaren oinarri espezifikoetan zehazten dira prozesu bakoitzean zein proba egongo diren. Kasu guztietan ez dira berdinak. Arretaz irakurri behar dira oinarri espezifikoak probak nolakoak izango diren ulertu eta nola zuzendu eta baloratuko diren jakiteko.
IVAPeko web-orrian EAEko Administrazio Orokorrak deitzen dituen hautaketa-prozesuetako gai-zerrenden erreferentzia gisa gai-zerrenda egonkor batzuk argitaratu dira. Horren helburua da, izangaiei edukien esparru egonkor bat eskaintzea, hautaketa-prozesua prestatzea erraztu eta etorkizuneko deialdietako gardentasun eta aurreikusgarritasun handiagoa bermatzea. Gai-zerrenda hauek berrikusi eta eguneratu egiten dira, araudi eta irizpide teknikoen aldetik egokiak direla ziurtatzeko.
Hala ere, kontuan hartu behar da hautaketa-prozesu bakoitzean balio juridikoa duen gai-zerrenda bakarra dagokion deialdiaren oinarrietan berariaz agertzen dena dela, izan ditzakeen eguneratzeak edo aldaketak barne.
Eskala batzuetarako gai-zerrenda bakarra egoten da, beste batzuetan, aldiz, bi (gai-zerrenda orokorra eta espezifikoa). Ondo begiratu behar dira prozesu bakoitzaren oinarri espezifikoak (gai-zerrenda bakarrak eta espezifikoak bertan argitaratzen dira) eta orokorrak (gai-zerrenda orokorrak bertan argitaratzen dira).
Gai-zerrenda prestatzeko bibliografia orientagarria argitaratu daiteke prozesuan zehar.
Bestalde, IVAPeko web-orrian beste hautaketa prozesu batzuetako azterketa ereduak argitaratuta daude eta lagungarria da horiekin praktikatzea.
Konpetentzia probei dagokionez, IVAPeko web orrian argitaratuko dira proba hauetan neurtu daitezkeen osagaiak, erabil daitezkeen proba motak, zuzentzeko eta kalifikatzeko irizpideak, eta antzeko probekin praktikatzeko aukera ematen duten hainbat esteka.
Hautaketa-prozesuko lehenengo proba egiteko eguna, tokia eta ordua hautaketa-prozesuan onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrendarekin batera argitaratuko dira. Gainontzekoak, prozesuan zehar argitaratzen joango dira, enplegu publikoko web-gunean, gainontzeko argitalpenen toki berean.
Lehiaketako merezimenduak eta lanpostuen betekizun espezifikoak
Oinarri espezifikoetan zehaztuko dira hautaketa-prozesu bakoitzean baloratuko diren merezimenduak eta balorazio-baremoak.
Hautaketa-prozesuan parte hartzen duen pertsonak merezimendu guztiak alegatu beharko ditu, balora daitezen nahi badu.
Merezimenduak alegatzeko berariaz aurreikusitako epean alegatu behar dira merezimenduak, hautaketa-prozesuan balora daitezen nahi izanez gero.
Oro har, alegatutako merezimenduak egiaztatzen ditu IVAPek, eta, horretarako, kontsulta egiten die EAEko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen administrazio-erregistroei, administrazio publikoen datu-bitartekaritzarako plataformari edo ziurtagiria ematen duen erakundeari.
Hala ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren erakunde autonomoak ez diren beste administrazio batzuetan egindako zerbitzuak alegatzen dituzten pertsonek prozesuan parte hartzeko eskabidean adierazi beharko dute zein administraziotan eman dituzten zerbitzuak, eta, merezimenduak alegatzeko epean zerbitzu horiek alegatzearekin batera, merezimendu gisa alegatzen diren zerbitzuen froga-agiriaren kopia soila aurkeztu beharko dute.
Halaber, Hizkuntza Eskola Ofizialak ez diren erakundeek emandako euskara ez beste hizkuntzen titulu eta ziurtagiriak alegatzen dituztenek ziurtagiriaren kopia soila aurkeztu beharko dute titulu eta ziurtagiri horien alegazioarekin batera.
Interesdunak aurka egiteagatik IVAPek ezin baditu kontsulta horiek egin, edo, kontsultak egin ondoren, ezinezkoa izan bada meritua egiaztatzea, betekizunak eta merituak egiaztatzeko behar den dokumentazioa aurkeztu beharko du interesdunak.
Euskara ez diren hizkuntzen titulu eta ziurtagirietarako kontuan hartuko diren baliokidetasunak administrazio honi aplikatu beharreko arauetan ezarritakoak dira.
Hala, kontuan izango dira Hezkuntzari buruzko Lege Organikoak araututako araubide bereziko hizkuntza-irakaskuntzen eta zenbait ikasketa-planetan araututako araubide bereziko hizkuntza-irakaskuntzen baliokidetasunak
eta Hizkuntzen titulu eta ziurtagirien baliokidetasuna administrazio honetako hautaketa-prozesuetan
.
Oinarriek zehaztuko dute. 2026an deitutako hautaketa prozesuetan, emandako zerbitzu berberak ezin dira alegatu kidego edo eskala desberdinetan sartzeko merezimendutzat har daitezen.
Administrazioak egiaztatuta dituen titulazioak izangaiari erakutsiko zaizkio eta horrela nahi izanez gero, alegatu egin behar dira. Hala ere, kasu hauetan ez da egiaztagiririk igo behar.
Administrazioan ez dauden tituluak eta izangaiak merezimendu gisa baloratzea nahi dituenak dira eskabidean behar den dokumentazioa aurkeztuz egiaztatu behar diren titulazioak.
Kasu horretan, titulazioen pausuan, pertsonak, merezimendu gisa baloratzea nahi dituen titulazioak gehitu behar ditu, eta merezimenduen alegazioaren amaieran (amaierako urratsak), sistemak egiaztagiria igotzeko eskatuko dio.
Euskararen ezagutza
Lanpostu bati esleitutako hizkuntza-eskakizuna nahitaezkoa da lanpostu horretako plaza jakin baterako, baldin eta lanpostuen zerrendan plaza horrek derrigortasun-data ezarrita badu eta data hori igarota badago.
Plaza baten hizkuntza-eskakizuna nahitaezkoa denean, hizkuntza-eskakizuna eskatuko da bai plaza hori eskuratzeko bai betetzeko.
Plaza baten hizkuntza-eskakizuna nahitaezkoa ez denean, plaza horrek datarik esleituta ez duelako edo esleituta duen data iritsi ez delako, ez da hizkuntza-eskakizuna eskatzen plaza hori eskuratzeko edo betetzeko. Kasu horretan, euskara jakitea merezimendu gisa baloratuko da plaza hori eskuratzeko.
Plaza baten hizkuntza-eskakizunaren derrigortasun-data igarota ez badago (iritsi ez bada), ez da hizkuntza-eskakizun hori eskatuko plaza eskuratu eta betetzeko, eta euskararen ezagutza merezimendu gisa baloratuko da.
Hautaketa-prozesuetako betekizunak eta merezimenduak betetzeko arau orokorra da eskabideak aurkezteko epearen azken egunean bete beharko direla.
Oinarrietan zehaztuko da. 2026an deitutako hautaketa-prozesuetan ez dago euskararen ezagutzari buruzko probarik.
Euskararen jakite-mailari buruzko titulu eta ziurtagirien alegazioa hautaketa-prozesuen oinarrietan ezarritako unean egingo da, eta oinarri horiek ezarritako unera arte lortutako titulu eta ziurtagiriei buruzkoa izan daiteke.
IVAPek Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratua (ETZEB) kontsultatzen du, eta oinarrietan ezarritako data baino lehenagoko egiaztatze-datarekin inskribatutako hizkuntza-eskakizunak egiaztatutzat jotzen dira.
ETZEBn ez dauden ziurtagiriak eta tituluak izanez gero, dagokion egiaztagiria aurkeztu beharko da, izen ematearekin batera.
Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuak (ETZEB) Eusko Jaurlaritzako erakundeek edo sailek kudeatzen dituzten tituluen eta ziurtagirien erregistroetako informazioa biltzen du.
Horrez gain, ikasketak euskaraz egiteagatik euskara-maila hizkuntza-tituluen eta -ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuetsita dauden pertsonei buruzko datuak jasotzen ditu (apirilaren 3ko 47/2012 Dekretua, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena
).
Titulua edo ezagutza-ziurtagiria ETZEBEn dagoen honako helbide elektroniko honetan kontsulta daiteke: https://www.euskadi.eus/registro-unificado-de-titulos-y-certificados-de-euskera/web01-a2etzeb/eu/ 
Helbide horretan bertan adierazten da nora jo behar dudan euskarazko nire ikasketei buruzko datuak agertzen ez badira nire ikasketak ETZEBn agertu eta euskarako ziurtagiriak eta tituluak aurkeztetik salbuetsita egoteko; halaber, ikasketak oraindik zer kasutan ez diren erregistroan agertzen azaltzen da.
Nolanahi ere, gogorarazi behar duzu ezen, zure tituluak eta ziurtagiriak ETZEBn agertzen ez badira, parte hartzen duzun hautaketa-prozesuko oinarri espezifikoetan eskatzen den unean aurkeztu behar duzula dagokion egiaztagiria, hautaketa-prozesuan zure euskara-ezagutzak baloratu ahal izateko.
Balorazio hori hautaketa-prozesuaren oinarri espezifikoetan zehazten den baremoaren arabera egingo da, egiaztatzen den hizkuntza-eskakizuna —edo ziurtagiri edo titulu baliokidea— kontuan hartuta.
Euskararen ezagutza egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien artean legez ezarritako baliokidetasunak taula honetan ikus daitezke: euskararen jakite-maila egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliokidetasunak
.
Lanpostuak hautatzea eta esleipena
Merezimenduen alegazioarekin, epe berean, egin behar da izapidea.
Ezingo zara hautatua izan.
Deitutako lanpostuen artean aukeraketa egin dezakezu, lanpostuok nahi bezala ordenatuta. Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko edo bere organismo autonomoetako beste kidego edo eskala bateko karrerako funtzionario diren pertsonek —barne‑igoera bertikaleko txandatik edo txanda libreko sarbidearen bidez izan— aukera dute lanpostuen aukeraketan beren jatorrizko lanpostuan destinoa esleitzea eskatzeko, betiere lanpostu horrek eskatzen dituen baldintza guztiak betetzen badituzte.
Ez. Barne promozio gurutzatuko txandatik deituak izan diren pertsonak izapide hau egitetik salbuetsita daude. Kasu horietan, pertsonari lan‑harreman finkoarekin betetzen duen lanpostua esleituko zaio automatikoki, betiere lanpostu horrek eskatzen dituen baldintza guztiak betetzen baditu.
Destinoak esleitzeko irizpideak legean aurreikusitakoak dira, eta aldi berean aplikatu behar dira: lanpostuaren betekizunak betetzea (betekizun espezifikoak, halakorik badago, eta hizkuntza-eskakizuna, derrigorrezkoa bada), hautaketa-prozesuko puntuazio-ordena eta lanpostuak aukeratzen dituzten pertsonek adierazitako lehentasun-ordena.
Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitateko pertsonek plaza‑erreserba bat dute, baina ez dute lehentasunik destinoak aukeratzerakoan: hautagai guztiak puntuazio‑ordenaren arabera txertatzen dira zerrendan, eta destinoen esleipena ordena horren arabera egiten da.
Desgaitasun‑txandatik parte hartzen duten pertsonek lanpostuaren edo lanpostu espezifikoen egokitzapenak eskatu ahal izango dituzte destinoak aukeratzeko izapidean. Egokitzapena egokia den eta eskatutako lanpostuen eginkizunekin bateragarria den zehazteko, pertsona interesdunak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere organismo autonomoetako Prebentzio Zerbitzura deituak izan daitezke, beharrezko ebaluazioa egiteko.
Era berean, desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitateko pertsonek lanpostuak aukeratzeko izapidean lehentasun-hurrenkera aldatzeko eskatu ahal izango diote epaimahaiari, betiere eskaera lanpostuen aukeraketa‑izapidean aurkezten bada. Horretarako, honako hauek bete behar dira:
- Justifikazio dokumentala aurkeztea, mugikortasun‑ edo mendekotasun‑arrazoiak egiaztatzen dituzten txostenekin (Foru Aldundiko sail eskudunaren txostena, IMSERSO edo baliokidea).
- Zein lanpostu mota eskatzen den lehentasunez esleitzea zehaztea (lantoki jakin bat, udalerria, eta abar).
- Eskaeran, lehentasunez eskatutako ezaugarriei erantzuten dieten eta eskatutako baldintzak betetzen dituzten lanpostu guztiak lehenengo tokietan jartzea.
Aldaketa horiek ez dute plaza‑erreserba aldatzen, baina bai lanpostuen esleipen‑ordenan izan dezaketen eragina, betiere oinarrietan aurreikusitako baldintzak betetzen badira.