EAEko Administrazio Orokorreko hautaketa-prozesuak: informazio orokorra
Eduki hauek informazio-izaera dute, eta ez dute balio juridikorik. Deialdi bakoitzaren oinarriak arreta handiz irakurtzea gomendatzen dugu, horiek baitira hautaketa-prozesuen alderdi guztiak erregulatzen dituen araua.
EAEko administrazio orokorrean, karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak eskaletan taldekatzen dira. Eskala bakoitza antzeko funtzioak eta titulazio-baldintza komunak dituzten lanpostu batzuek osatzen dute. Hala, adibidez, Administrazio Eskalan sartzen dira, besteak beste, pertsonaleko administrarien, kudeaketako administrarien eta Zuzenean zerbitzuko agenteen lanpostuak.
Beraz, hautaketa-prozesuak eskala bakoitzean sartzeko deitzen dira. Hautaketa-prozesuaren amaieran sartuko dira hautagaiak lanpostu jakin batera, bakoitzaren azken puntuazioa eta lehentasunak uztartuta, betiere aldez aurretik hautaturiko lanpostuaren baldintzak betetzen direla egiaztatuta: hizkuntza-eskakizuna, gidabaimena, etab.
Administrazioko lanpostuetan lan-kontratuko langileentzat gordetako lanpostuetan modu berean sartuko dira.
Hautaketa-deialdien oinarriak dira prozedurek bete behar duten legea; beraz, berdin lotzen dituzte parte-hartzaileak, deialdia egin duen administrazioa eta epaimahaiak. EAEko Administrazio Orokorraren deialdietan oinarri orokorrak eta oinarri espezifikoak bereizten dira.
Oinarri orokorrek, funtzionarioen zein lan-kontratudunen prozesuetarako, prozesu guztietarako komunak diren elementuak izan ohi dituzte, eta deitzen diren eskala eta kategorietarako gai-zerrendaren zati orokorra izan dezakete.
Besteak beste, honako hauei buruzko informazioa biltzen dute:
- Hautaketa-sistema eta parte hartzeko txandak eta modalitateak
- parte hartzeko betekizun orokorrak eta egiaztatzeko modua
- txanda eta modalitate desberdinetan parte hartzeko baldintza espezifikoak
- lanpostuak esleitzeko baldintzak
- eskabideak aurkeztea
- betekizunak eta merezimenduak (erreferentzia-datak, deskribapena, alegazioa eta egiaztapena)
- onartutakoen eta baztertutakoen zerrenda
- hautaketa-prozesuen garapena (oposizio fasea eta lehiaketa fasea)
- lanpostuak hautatzea eta destinoak esleitzea
- hautatutakoen zerrenda
- dokumentazioa aurkeztea
- izendapena eta lanpostuaz jabetzea
- esleipen gehigarriak (egongo balira)
- epaimahaia
- lan-poltsak
- datuen babesari buruzko alderdiak
Oinarri espezifikoak eskala edo kategoria baterako deialdi zehatz bakoitzari buruzkoak dira. Beraz, deitutako eskala edo kategoria bakoitzerako, honako hauek arautzen dituzte:
- deitutako lanpostuen kopurua, horiei dagozkien txanda, modalitatea eta hizkuntza-eskakizuna adierazita.
- parte hartzeko betekizun espezifikoak: nahitaezko titulazioa, ordaindu beharreko tasak…
- esleitzeko baldintza espezifikoak (halakorik badago)
- gaitegi espezifikoak
- hautaketa-prozesua: proba eta merezimenduen balorazioa, baremoak
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta, eskabideak aurkezteko epea zehazten da.
Hautaketa-prozesu bakoitzaren deialdian, dauden txandak eta modalitateak zehazten dira.
Txanda irekia: Hautaketa-prozesuetan parte hartzeko baldintza orokorrak betetzen dituen edozein pertsonak parte har dezake txanda horretan, deitutako hautaketa-prozesuaren barruan.
Barne-sustapeneko txanda: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean karrerako funtzionario edo langile finko diren pertsonek parte har dezakete txanda horretan, azpitalde, talde edo kategoria bereko edo handiagoko eskala edo aukeretara sartzeko.
- Barne-sustapen bertikala: sailkapen profesionaleko azpitalde bateko –edo, azpitalderik ezean, talde bateko– edo titulazio-eskakizunik gabeko taldekatze profesional bateko kidego edo eskala batetik goragoko hurrengora igotzea da.
- Barne-sustapen gurutzatua: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako funtzionarioen eta lan-kontratuko langileen lanpostuen zerrendan funtzionarioentzat gordetako lanpostu baten titular diren lan-kontratuko langile finkoek har dezakete parte.
Desgaitasuna dutenentzako erreserba modalitatea: Modalitate hau txanda irekian nahiz barne-sustapenean egon daiteke, eta arlo honetan eskumena duen organoren batek % 33ko desgaitasuna edo handiagoa aitortu dien pertsonentzat gordetzen da.
Hautaketa-prozesuan txanda bakar batean parte har daiteke. Txanda irekia eta barne-sustapeneko txanda dagoen prozesuetan, horietako bakar batean parte hartu ahal izango da.
Hautaketa-prozesuan, modalitate bakar batean aurkezteko aukera izango da. Sarbide orokorreko modalitatea eta desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako sarbide-modalitatea duten txandetan, modalitate horietako bat bakarrik baliatu ahal izango da.
Hala ere, baldin eta, behin desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako sarbide-modalitateko plazak agortuta, modalitate horretan parte-hartzaile gehiago badaude, dagokion txandan eta deialdian sarbide-modalitate orokorreko plaza bat lortu ahal izango dute, prozesuan lortutako puntuazioaren arabera.
Hautaketa-prozesu bakoitzaren deialdian zehaztuko dira prozesuan dauden txandak eta modalitateak.
- Hautaketa-prozesu guztietarako eta txanda eta modalitate guztietarako baldintza orokorrak.
Betekizun horiek honako hauen ingurukoak dira: nazionalitatea, gaitasun funtzionala, adina, titulazioa (dagokion deialdian prozesu bakoitzerako oinarri espezifikoetan zehaztuko da), hautaketa-prozesuan parte hartzea eragozten duen egoeran ez egotea (ebazpen judizial bidez, diziplina-espediente bidez), ezintasunean edo bateraezintasunean ez egotea eta dagokion tasa ordaintzea.
- Hautaketa-prozesu batzuetarako betekizun espezifikoak.
Hautaketa-prozesu batzuen oinarri espezifikoek berariazko betekizunak jasotzen dituzte, eta prozesuan parte hartu nahi duten pertsonek horiek bete beharko dituzte, betekizun orokorrez gain (titulu edo ziurtagiri jakin batzuk, gidabaimena…).
- Barne-sustapeneko txandan parte hartzeko baldintzak
Barne-sustapeneko txandan parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean karrerako funtzionario edo langile finko diren pertsonek. Barne-sustapen motaren arabera betekizunak batzuk edo besteak izango dira, betiere prozesuan parte hartzeko gainontzeko baldintzak betetzeaz gain.
- Desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-modalitatean parte hartzeko baldintzak
Modalitate honetan parte hartu ahal izango dute % 33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonek, foru-aldundietako organo eskudunak, IMSERSOk edo baliokideak aitortuta.
- Noiz bete behar dira hautaketa-prozesuetan parte hartzeko baldintzak?
Hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskatzen diren baldintzak eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean bete behar dira, oinarrietan salbuespenik ezartzen ez bada.
Hautaketa-prozesuetan parte hartzeko, eskabide bat aurkeztu behar da parte hartu nahi den prozesu bakoitzeko.
Hautaketa-prozesuetan parte hartu ahal izateko, hiru urrats hauek bete behar dira nahitaez:
- Eskabidearen atal guztiak bete
- Oinarri espezifikoetan zehaztutako epearen barruan aurkeztu
- Deialdietan izena emateagatiko tasak ordaindu, oinarri espezifikoetan zehaztutako epearen barruan
Eskabideak aurkeztea:
Eskabideak bide elektronikoz aurkeztuko dira, Enplegu Publikoko Atariaren bitartez, helbide elektroniko honetan: https://www.euskadi.eus/enplegu-publikoa/
Horretarako, bitarteko hauetako baten bidez identifikatu behar da:
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak onartzen dituen bitartekoak: (https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/
Eskabide elektronikoa aurkezteko baliabiderik izan ezean, Eusko Jaurlaritzako KZ-Gunea zentro publikoetan ere egin ahal izango da. KZ-Gunea zentroen zerrenda eta kokapena helbide honetan ikus daitezke:www.kzgunea.eus
Eskabidea nola egin jakiteko, bideo tutorial bat ikusi ahal izango duzu IVAPen webgunean/jarraibideak.
ADI: Oinarri espezifikoetan eskabideak aurkezteko ezarritako epearen barruan ordaindu beharko da tasa.
Zenbatekoa https://euskadi.eus/nireordainketa egoitza elektronikoaren ordainketa-pasabidearen bidez ordainduko da.
Ordainketa egiteko aukera eguneko 24 orduetan egongo da martxan, eskabideak aurkezteko epean, eta ordainketa egin ahal izango da atxikitako finantza-erakunderen bateko banka elektronikoko bezeroa bazara. Bizum bidez edo kreditu-txartelarekin ere egin daiteke.
Ez da beharrezkoa ordainagiria administrazioari bidaltzea, finantza-erakundeek automatikoki bidaliko baitituzte ordainketa-datuak.
Tasen zenbatekoa hautaketa-prozesu bakoitzaren oinarri espezifikoetan ezartzen da.
Hautagaiak ez baditu tasak ordaintzen eskabideak aurkezteko epearen barruan, prozesutik kanpo geratuko da.
Nolanahi ere, ordaindutako zenbatekoan akatsen bat baldin badago, 10 egun balioduneko epea emango zaio hautagaiari akatsa zuzen dezan.
ALEGATU: Alegazioarekin, izangaiak dio betekizun edo merezimendu bat betetzen duela.
EGIAZTATZEA: Betekizunak edo merezimenduak betetzen dituela frogatzen duen dokumentu bat aurkeztu du izangaiak.
|
BETETZEA |
Betekizunak eta merezimenduak betetzeko data orokorra. |
Eskabideak aurkezteko epearen azken eguna. |
|
Betekizunak eta merezimenduak betetzeko data orokorraren salbuespenak. |
· Elkargokide izatea: Lanpostuaz jabetzean aurkeztuko da. · Espezialitatea: Oinarri espezifikoek zehazten dutenean. |
|
ALEGATZEA |
Hautaketa-prozesuan parte hartzeko betekizunak. |
Prozesuan parte hartzeko eskabidearekin batera. |
|
Prozesuan baloratzen diren merezimenduak. |
Merezimenduak alegatzeko irekiko eta iragarriko den epean. |
|
|
Lanpostu batzuen betekizun espezifikoak. |
Merezimenduak alegatzeko epean, gainontzeko merezimenduekin batera. |
|
EGIAZTATZEA |
ARAU OROKORRA |
Alegatutako betekizunak eta merezimenduak egiaztatzen ditu IVAPek, eta, horretarako, kontsulta egiten die EAEko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen administrazio-erregistroei, administrazio publikoen datu-bitartekaritzarako plataformari edo ziurtagiria ematen duen erakundeari. |
Interesdunak aurka egiteagatik IVAPek ezin baditu kontsulta horiek egin, edo, kontsultak egin ondoren, ezinezkoa izan bada baldintza edo meritua egiaztatzea, betekizunak eta merituak egiaztatzeko behar den dokumentazioa aurkeztu beharko du interesdunak. |
|
ARAU OROKORRAREN SALBUESPENAK |
Atzerriko titulu akademikoak |
Izen emate epean edota merezimenduak alegatzeko epean, betekizun edo merezimendu gisa alegatutako tituluaren eta homologazio-agiriaren edo titulua lanbide-ondorioetarako aitortu izanaren kopia soila aurkeztu beharko da. Nolanahi ere, lanbide-ondorioetarako titulua homologatzeko edo aitortzeko eskabidea aurkeztu dutela egiaztatzen duten izangaiak kautelaz onartuko dira. Kautelazko onarpen hori bertan behera geratuko da karrerako funtzionario izendatzeko beharrezko izapideak egiteko epea amaitzen denean (une horretan, homologazioa edo ondorio profesionaletarako aitorpena aurkeztu beharko du). Tratamendu hori bera emango zaio meritu gisa alegatutako atzerriko titulu akademikoari. |
|
|
Euskara maila |
HAUTAKETA-PROZESUAN EZ DA EUSKARAREN HIZKUNTZA-ESKAKIZUNAK EGIAZTATZEKO PROBARIK EGINGO. Honela egiaztatuko dira:
|
||
|
Desgaitasuna: EAEtik kanpoko administrazioek emandako ziurtagiriak |
Eskabidearekin batera, desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako txandan parte hartzeko gutxieneko %33 desgaitasun-maila ziurtagiriaren kopia soila aurkeztu beharko da. |
||
|
Desgaitasuna: joan-etorrietarako zailtasunen ziurtagiriak edo antzekoak, lanpostuak aukeratzeko lehentasun-ordenaren aldaketa eskatzeko. |
Joan-etorrietarako arazoak edo antzekoak direla-eta lanpostuak aukeratzeko lehentasun-ordena aldatzeko eskaerarekin batera, alegatutako arrazoiak aitortzen dituen ziurtagiria aurkeztu beharko da, Administrazioko organo eskudunarena (foru-aldundietako sail eskudunak, IMSERSOk edo baliokideak). |
||
|
EAEko Administrazio Orokorra eta haren erakunde autonomoak ez diren administrazioetan emandako zerbitzuak. |
Merezimenduak alegatzeko epean, kopia soila aurkeztu behar da. |
||
|
Lanpostu bat edo batzuk esleitzeko betekizun espezifikoak |
Oinarri espezifikoetan hala adierazten bada, merezimenduak alegatzeko epean. Oinarrietan hala ezartzen bada, kopia sinple bat aurkeztuta egiaztatu beharko da. |
||
|
Elkargokide izatea |
Lanpostuaz jabetzean egiaztatu beharko da. |
||
|
Ezagutza-proben bidez egiazta daitekeen espezialitatea. |
Oinarri espezifiko zehatzetan ezarritakoaren arabera. |
Deialdi bakoitzaren oinarri espezifikoek zehazten dute deialdian zenbat lanpostuk duten derrigorrezko hizkuntza-eskakizuna (nahitaez bete beharrekoa) lanpostuak eskuratzeko eta horietan jarduteko.
Gainerako lanpostuetan, euskara jakitea meritu gisa baloratuko da, deialdi bakoitzeko oinarri espezifikoetan ezartzen den moduan.
Hautaketa-prozesuetako deialdietan kontuan hartuko diren lau hizkuntza-eskakizunak Hizkuntzen ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako Erreferentzia Esparruko mailen baliokideak dira, modu honetan: 1. HE = B1B1; 2. HE = B2B2; 3. HE = C1C1; 4. HE = C2C2.
Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparruko maila bakoitzak eskatzen dituen hizkuntza-gaitasunen deskribapena ulertzeko, esparru horretako bi taula kontsulta daitezke: Erreferentzia maila bateratuak – Eskala orokorra eta Erreferentzia maila bateratuak – Autoebaluazio eskalak
Gainera, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliokidetasunak legez ezarrita daude.
Epaimahai kalifikatzailea da hautaketa-prozesua garatzeaz arduratzen den organoa, deialdiaren oinarrietan ezarritakoaren arabera. Haren osaera izenduna hautaketa-prozesuan argitaratuko egingo da.
Epaimahaia hautaketa-prozesua behar bezala egiten dela bermatzeko ardura duen organoa da, eta prozesu osoan berdintasun-, gaitasun- eta merezimendu-printzipioak betetzen direla zaindu behar du. Autonomia funtzional osoz jarduten du, administrazio-prozeduraren arauak aplikatuz. Egiten diren azterketak eta diskrezionalitate teknikoaren araberako balorazio-lana egitea eskatzen duten merituak baloratzen ditu.
Jakinarazpenetarako eta bestelako kontuetarako, epaimahaiak IVAPeko egoitza nagusian izango du helbidea (Donostia kalea 1, PK: 01010).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu eta gehienez ere hilabeteko epean, IVAPeko zuzendariak ebazpen bat emango du onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak argitaratzeko. Ebazpen horretan bertan, beste zerrenda bat ere argitaratuko da, baldin eta hautagairen bati errekerimendua egin behar bazaio parte hartzeko eskabidean erantzukizunpeko adierazpen bidez adierazi zuen betekizunen bat betetzen duela egiazta dezan, ezin izan delako egiaztatu.
10 egun balioduneko epea emango da erreklamazioak eta eskatutako dokumentazioa aurkezteko. 10 eguneko epean eskatutako dokumentazioa aurkezten ez duten pertsonak baztertu egingo dira.
Epe horren ondoren, eta aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoren, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Hautaketa-prozesua ez atzeratzeko, izangaiak kautelaz onartutako pertsonen zerrendan sartu ahal izango dira, eta parte hartzeko baldintza izango da ondoren eskatutako baldintzak betetzen direla egiaztatzea. Eskatutako dokumentazioa ezarritako epean aurkezten ez bada, edo parte hartzeko baldintzak betetzen ez direla ikusten bada, prozesutik kanpo utziko dira.
Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak onartzen dituen IVAPeko zuzendariaren ebazpenak izangaiei oposizio-faseko lehen proba egiteko deia jasoko du. Bertan proba egiteko eguna, tokia eta ordua adieraziko dira.
Hautagaien egokitasuna eta gaitasuna zehazteko hautaprobak egitean datza.
Proba bat edo gehiago egin ahal izango dira, hautaketa-prozesu bakoitzaren oinarri espezifikoetan zehaztutakoaren arabera, eta horietan ezarritako irizpideen arabera baloratuko dira.
Fase hau baztertzailea da. Gainditzeko, prozesuko oinarri espezifikoetan baztertzaileak diren probetan gutxieneko puntuazioak lortu beharko dira.
Izangaiek alegatu eta egiaztatutako merezimenduak baloratzean datza, dagokion deialdian ezarritako baremoaren arabera. Oposizio-fasea gainditu dutenak baino ez dira igaroko fase honetara. Lehiaketa-fasea ez da baztertzailea.
Merezimenduak alegatzeko epe berean aukeratuko dira lanpostuak.
Lanpostuen aukeraketa egitera deituak izanik, lanpostuak oinarrietan aurreikusitakoaren arabera garaiz eta behar bezala aukeratzen ez dituztenak ezin izango dira, inola ere, hautatuak izan.
Lanpostuak aukeratzeko prozeduran parte hartuko duten pertsonek, beren lehentasunen arabera, eskainitako lanpostuak ordenatu beharko dituzte, hizkuntza-eskakizunaren arabera eta, batzuetan, lanpostuei esleitutako baldintza espezifikoen arabera.
Arau espezifikoak:
- Txanda irekian edo barne-sustapen bertikaleko txandan parte hartzen duten beste kidego eta eskala batzuetako karrerako funtzionarioek une horretan adierazi ahal izango dute karrerako funtzionario gisa titular diren lanpostuan destinoa eslei dakien, betiere lanpostuaren betekizun guztiak betetzen badituzte.
- Barne-sustapen gurutzatuko txandan parte hartzen duten parte-hartzaileak salbuetsita egongo dira izapide hori egitetik, eta lan-kontratuko langile finko gisa titulartasuna duten lanpostua esleituko zaie.
- Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatean parte hartzen duten pertsonek lanpostuaren edo dagozkien lanpostuen egokitzapenak eskatu ahal izango dituzte. Era berean, lanpostuak aukeratzeko izapidean lehentasun-hurrenkera aldatzeko eska diezaiokete epaimahaiari, eta hori lanpostuak hautatzeko izapidean eskatu beharko da, oinarrietan ezarritako irizpideen arabera.
Deialdi bakoitzeko zerrenda bat egingo da, eta, horren barruan, txanda eta hizkuntza-eskakizun bakoitzeko zerrenda bat. Zerrenda horretan, desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako sarbide-modalitateko parte-hartzaileak sartuko dira.
Lanpostuen esleipena horretarako legezko irizpideei jarraituz egingo da: hautaketa-prozesu zehatzeko puntuazioaren ordena, lanpostuen baldintzak betetzea eta izangaiek adierazitako lehentasunak. Barne-sustapen bertikaleko txandan parte hartzen dutenek lehentasuna izango dute destinoak hautatzerakoan, txanda irekiaren aldean.
Merezimenduen balorazioa behin betiko argitaratu ondoren, hautatutako pertsonen zerrenda egingo da, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Hautatutako pertsonen behin betiko zerrenda argitaratu ondoren, karrerako funtzionario izendatzeko beharrezko izapideak egin beharko dituzte, deialdiaren oinarrietan ezarritakoaren arabera.
Aurreko urratsak bete dituzten hautatutako pertsonak karrerako funtzionario izendatuko dira, eta izendapenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira.
Izendatutakoek izendapen-aginduan ezarritako epean lanpostuaren jabetza hartu beharko dute.
Aurreko urratsak bete dituzten hautatutako pertsonen zerrenda onartuko da, dagozkion lan-kontratuak formalizatzeko.
Zerrenda horretan agertzen diren pertsonek lan-kontratua sinatu beharko dute, hautatutako pertsonen zerrenda onartzen duen Aginduan horretarako ezartzen den egunean.
Hasieran deialdiarekin deitutako lanpostu kopuruaz gain, esleipen gehigarriak egitea aurreikus dezakete oinarri orokorrek. Esleipen horiek oinarrietan bertan horri buruz ezarritakoaren arabera egingo dira.
Oinarri orokorrak, deialdiak eta haien oinarri espezifikoak, bai eta deialdiaren oinarrietan zehazten den beste edozein egintza ere, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira.
Halaber, aipatutakoa eta hautaketa-prozesuan zehar horrekin lotuta sortzen den informazio guztia https://www.euskadi.eus/enplegu-publikoa/ helbide elektronikoan argitaratuko dira.
Gainera, SMS edo posta elektronikoa bidaliko zaie telefono-zenbakia edo helbide elektronikoa eman duten pertsonei, baina abisu horiek ez jasotzeak ez du eragotziko jakinarazpena legez baliozkoa izatea.
