Eusko Jaurlaritza

Gizarte determinatzaileek duten garrantzia EAEko haur eta nerabe populazioan

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea.

Eusko Jaurlaritzako  Osasun Sailak berriki argitaratu du txosten bat titulu honekin “Osasun egoera, gizarte determinatzaileak eta osasunean ikusten diren ezberdintasunak Euskal Autonomia Erkidegoko haur eta nerabeen populazioan”. Txostena egiteko iturria EAEko Osasun Inkesta (2013) izan da. Txostenean agertzen diren datuak, EAEko haur eta nerabeen populazioarenak dira eta ondorengo gaien inguruan: osasun egoera, osasun determinatzaileak eta osasunean gertatzen diren ezberdintasunak.

Osasun determinatzaileen (egiturazkoak eta ertainak) azterketa

Txostenak zehazten ditu haur eta nerabe populazioan dauden osasun ezberdintasunak, batez ere kontuan izaki familia eta faktore genetikoak. Izan ere, ingurumen faktoreekin eta beste gizarte determinatzaileekin batera eragiten dute osasunaren ondorio eta emaitzetan. Egiturazko determinatzaileak dira: familiaren gizarte-maila, gurasoen ikasketa maila eta gurasoen estatus migratzailea. Determinatzaile ertainak neurtzen dituzte gaur egungo haurren osasun egoeran eta haurren osasun egoera adin nagusikoekin alderatuz. Determinatzaile ertainak dira: haur eta nerabeen bizi baldintzak, etxeetan dituzten zailtasunak ekonomikoak hilabete bukaerara iristeko; jarduera fisikoa, pantailen aurrean ematen duten denbora, gehiegizko pisua eta loditasuna, osasun egoera eta abar.

Ikuspegia bizi-zikloaren ikuspuntutik

Hori dena metodologia-luze batetik, bizi-zikloaren ikuspuntuan oinarrituta, bizi-zikloa ere deitzen zaiona. Honen bidez posible da atzera begirako moduan aztertzea, pertsona, talde edo belaunaldi askoren bizi-esperientziak. Helburua izaki, osasun egoeraren ezaugarriak zeintzuk diren azaltzea eta aitortuz esperientzia horiek gizarte, ekonomia eta kultura eremu batetan oinarritzen direla.

Zifra batzuk

Txostenaren ondorioen artean nabarmendu egiten da, orokorrean ona dela Euskal Herrian bizi direnen haur eta nerabeen osasuna. Aipaturiko osasun egoera dela eta; mutilen % 95ak  eta nesken % 97ak uste du ona edo oso ona dela. Mutilen  ia % 16k eta nesken % 11k aipatzen du arazo kronikoak dituztela, besteak beste: asma, alegia eta larruazaleko patologiak.

Gai honen inguruan, aipatzen da ezberdintasun garrantzitsuak daudela haur eta nerabeen familien gizarte mailari dagokionez. Haur eta nerabeen gurasoen gizarte maila edo ikasketa maila zenbat eta baxuagoa izan, haur eta nerabeen osasun egoera baxuagoa da. Kontuan izan beharreko beste faktorea familien estatus migratzailea da. Guraso autoktonoak dituzten hau eta nerabeen osasuna hobeagoa da, guraso etorkinak dituztenekin alderatuz. Joera berdina ikusten da gaixotasun kronikoei dagokionez. Izan ere, gizarte maila edo ikasketa maila baxuagoa duten gurasoen haur eta nerabeek gehiago jasaten dituzte mota hauetako gaixotasunak.

Determinatzaile ertainei dagokionez, ohitura sedentarioak (telebista ikusi, bideo jokoek edo ordenagailuak erabiltzea) edo jarduera fisikoa egiteko denbora gutxiago izateak baldintzatu egiten ditu osasun txarragoa edukitzea edo loditasun arazoak agertzea. Eremu honetan ere ikusten da gizarte maila eta ikasketa maila baxuagoa duten gurasoen haur eta nerabeak edo guraso etorkinak dituztenen haur eta nerabeek jarduera fisiko gutxiago egiten dutela, ordenagailuan denbora gehiago ematen dutela eta ondorioz loditasun indizea altuagoa dela.

Nahiz eta loditasuna neurtzeko irizpide bateraturik egon ez. azterketa honetan erabilitako gorputzeko masa indizea (GMI)tik ondorioztatzen da: Euskal Herriko haur eta nerabeen 4tik 1ek gain-pisua duela.

Osasunarekin erlazionatutako jokamoldeei dagokionez datu adierazgarri batzuk: tabako pasiboaren eraginpeko etxeetan bizi diren haur eta nerabeak % 17 eta % 23 bitartekoak dira. Barazki edo fruta kontsumitzen ez den etxeetan bizi diren haur eta nerabeak % 30. Aipatutakoak erlazio zuzena du gizarte patroiarekin, gizarte eta ikasketa maila baxuagoa duten gurasoen haur eta nerabeak bizi dira tabako pasiboaren eraginpeko etxeetan . Elikadurari dagokionez, gizarte eta maila baxuagoa duten gurasoen haur eta nerabeek, barazki eta fruta gutxiago kontsumitzen dute.

Azkenik, adin txikikoen bizi baldintzei dagokionez, aztertu egin da bizi ingurua, ikasteko material nahikorik ez edukitzeak asko baldintzatzen duela haur eta nerabeen garapen maila.  Zentzu honetan, hilabete bukaerara iristeko zailtasun ekonomikoak dituzten etxeetan bizi diren haur eta nerabeak % 45 dira. Hau da, Euskal Herrian bizi diren 130.000 haur eta nerabeek zailtasun ekonomikoak dituzte. Haur eta nerabe horien ezaugarriak: gurasoen ikasketa maila baxua, guraso etorkinak eta ikasteko material nahikorik ez izatea.

Ondorio nagusiak

Laburbilduz: Euskal Herrian bizi diren haur eta nerabeen osasun egoera ona da. Ezberdintasunak daude batez ere gizarte eta jarrera determinatzaileak, osasuntsuak ez diren bizi baldintzak baldintzatuta. Ezberdintasun horiek nabariak dira bizitzako lehenengo garaietan.

Beraz, txostenak azpimarratzen du gizarte determinatzaileak hobetu behar direla. Kontuan hartu behar direlako ez bakarrik  haur eta nerabeengan orain dituen ondorioak, baizik eta haur eta nerabeen garapenean izango dituen ondorioengatik eta helduaroan.

Gai honi buruzko argibide gehiagorik nahi izanez gero, kontsultatu Sozio-sanitario Arreta Atariko Dokumentazioa atala.