Eusko Jaurlaritza

Kontratazio eta Erosketako teknikaria

2020/06/01 - 2020/06/26
Inprimatu
Irun
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Irungo udala
Lehiaketa:
Kontratazio eta Erosketako teknikaria
Lanpostua:
Goi-mailako teknikaria
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A1
Eginkizunak eta atazak:

— Kontratazio espedienteen Kudeaketan (obrak, hornidurak, mantenimendua, zerbitzuak ...) aholkuak eman eta kolaboratu, dokumentuen ereduak egin eta mantentzeko eta prozedurari buruzko aholkularitza orokorra emateko ardura hartuz, eta baldintza partikularren pleguak eratzeko garaian zerbitzuekin kolaboratuz.

— Kontratazio espedienteei buruz txostenak egin (Idazkariaren delegazioz), dagokion organo eskudunak onartu baino lehen.

— Lizitazio prozeduren Kudeaketa (lehiaketak, enkanteak ...). Iragarkiak prestatu eta berrikustea, eskaintzak jasotzea, dokumentazioa aztertzea, botereen askiespena, Kontratazio Mahaiak prestatzea, Aktak idaztea, kontsultak atenditzea, etab.

— Kontratazio administratiboarekin zerikusia duten bestelako espedienteen Kudeaketan aholkuak eman eta kolaboratzea, kontratuen ebazpenerako espediente zigortzaileen Kudeaketan ere bai.

— Arloetako zuzendariei jarraibideak eman kontratazio espedienteen tramitazioari buruzko kontuetan eta haietatik beharrezkoak diren oharrak jaso kontratua behar bezala definitzeko.

— Zuzentasun juridikoa zaindu eta, Udal Kontuhartzailetzarekin koordinatuta, tramitatzen diren kontratazio espedienteen eramangarritasun ekonomikoa ere bai, kontratuaren helburu diren arloek plantea ditzaketen beharrei erantzun bat emanez.

— Prozedurak eta politikak ezartzea kontratazio espedienteen epeak eta baldintza juridikoak kontrolatzeko eta, Informatika eta Antolakuntza departamenduekin koordinatuta, kontratugilearen profila mantentzeko eta kontratazio prozeduren Kudeaketa gardena bermatzearren beharrezko informazioa hedatzeko.

— Prozedura berrien jarraibideak, Udal Kontrataziorako Arautegiaren aldaketei buruzkoak eta beharrezkoa den gainerako dokumentazio tekniko-juridikoari buruzkoak idaztea, dokumentazio horren guztiaren aldaketa bultzatuz, Antolakuntza departamenduko langile teknikoaren laguntzarekin, hala behar denean.

— Hirugarren kontratistekin edo hala izateko interesa dutenekin hartueman tekniko-juridikoa beregain hartzea.

— Bere kategoria profesionalaren barnean agintzen zaion beste edozein zeregin.

Titulazioa:

Gradua edo unibertsitate titulu baliokidea Zuzenbidean, Zientzia Politikoetan, Ekonomian edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan.

Hizkuntza eskakizuna:

 3, derrigorrezkoa.

Beste baldintza batzuk:

a)  Espainiako edo Europar Batasuneko kide den beste edozein Estatuko nazionalitatea edukitzea edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako Nazioarteko Itunen arabera, langileen zirkulazio askea aplikagarri zaion Estaturen bateko nazionala izatea.

Era berean, espainiarren nahiz Europar Batasuneko Estatukideetako nazionalen ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute, betiere zuzenbidez banatuta ez badaude, eta baita ere haien ondorengoek eta ezkontidearenek ere, betiere zuzenbidez banatuta ez badaude eta hogeita bat urtetik beherakoak edo adin horretatik gorako mendekoak badira. Hori guztia enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legeko Testu Bategineko 57. artikuluan esaten dena kontuan hartuz, urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako ED bitartez onartua.

b)  16 urte beteta edukitzea eta, hala badagokio, derrigorrezko erretiroaren gehienezko adina ez gainditzea.

c)  Prozesu bakoitzean parte hartzeko dagokion titulazioa edukitzea edo titulazio hori lortzeko eskubideak ordainduta edukitzea. Atzerriko titulazioen kasuan, haien homologazioa egiaztatzen duen kredentziala eduki beharko da.

d)  Elbarritasunen bat dutenentzat erreserbatutako plazetarako lehiatzen direnek baldintza hori aitortua izan beharko dute, hau da, % 33ko edo gehiagoko elbarritasun maila dutela, eskumena duen Administrazioko organoak emana.

e)  Zereginak betetzeko gaitasun funtzionala edukitzea. Alderdi hau bere garaian egiaztatu beharko da, dagozkion hautaketa-probak eta beharrezko azterketa medikoa gaindituz, Udalak horretarako ezarrita dituen zerbitzuetan.

Hautaketa prozesua egiten ari diren bitartean dagokion Epaimahai Kalifikatzaileak beharrezko dela irizten badio, elbarritasunen bat dutenentzako erreserbatutako kupoaren bidetik parte hartzen duten izangaiei mediku proba eta azterketa zehatz batzuk egitea eskatu ahal izango du. Proba eta azterketa horiek, hartarako izendatutako aditu-aholkulariek egingo dituzte izangaiak aurkeztu direneko deialdiko plazetan ohi diren jardunak gauzatzeko baldintza hori betetzen duten ala ez egiaztatzearren, hautaketa prozesua bukatu arte itxaron beharrik gabe.

f)  Espediente diziplinarioaren bitartez Herri Administrazioeztako edozein zerbitzutik edo Autonomia Erkidegoetako Konstituzio edo Estatutu-organoetatik kanporatua ez izana, eta erabaki judizialaren bitartez enplegu edo kargu publikoetarako, funtzionarioen gorputz edo eskalarako edo langile laboralen kasuan burutzen zituzten antzeko zereginak betetzeko kanporatuta edo gaitasungabetuta egon ondoren desgaikuntza osoa edo berezia ez edukitzea. Beste estatu bateko nazionala izanez gero, desgaikuntzazko edo horren pareko egoeran ez egotea eta bere Estatuan baldintza beretan enplegu publikoan sartzea eragotziko dion zigor diziplinario, penal edo antzekoren batean sartuta ez egotea.

g)  Adingabeekin ohiko harremana izatea dakarten lanpostuetan aritzeko, bete beharreko baldintza izango da sexu - askatasun eta sexu - ukigabetasunaren aurkako delituagatik epai irmo batek sekulan kondenatua ez izana, Adingabearen Babes Juridikoaren urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13. artikuluko 5. atalean aurreikusitako terminoetan, Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistemaren Aldaketari buruzko uztailaren 28ko 26/2015 Legeak erantsia (2015eko uztailaren 29ko 180 zenbakiko Estatuko Aldizkari Ofiziala). Sexu Delitugileen Erregistro Zentralak egindako ezezko ziurtagiria aurkeztuz egiaztatu beharko da alderdi hori.

Izangaiek hautaketa prozesuan parte hartzeko eskatzen diren baldintza horiek, eskariak aurkezteko epea amaitu baino lehen beteta eduki beharko dituzte, horiek egiaztatzeko prozedura-fasea zein izango den kontuan hartu gabe.

 

 

 

Onartzea
Elektronikoa:

Irungo Udalaren S@C Administrazio Elektronikoaren atarian erabilgarri dagoen formulario elektronikoan ere aurkeztu ahal izango dira eskari-orriak.

Deialdia
Gaiak:

Gai Komunen ariketarako zerrenda

— Azpieskala Teknikoa (A1).

1. blokea: Estatuaren eta EAEren Antolamendua.

1. gaia. 1978ko abenduaren 27ko Espainiako Konstituzioa (Atariko Titulua, I, II, III eta IV. tituluak).

2. gaia. 1978ko abenduaren 27ko Espainiako Konstituzioa (V, VI, VII, VIII, IX, X. tituluak eta Xedapenak).

3. gaia. Euskadiko Autonomia Estatutua, abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoa.

2. blokea: Toki Araubidea.

4. gaia. Apirilaren 2ko 7/1985 Legea, Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituena (I, II, IV eta V. tituluak).

5. gaia. apirilaren 2ko 7/1985 Legea, Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituena (VI, VII, VIII, IX. tituluak eta Xedapenak).

6. gaia. Toki Erakundeetako Antolakuntza, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Arautegia, azaroaren 28ko 2568/1986 E.D. bitartez onartua (Atariko titulua, I, II. tituluak –II. kapitulua izan ezik–, eta III. titulua).

7. gaia. Toki Erakundeetako Antolakuntza, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Arautegia, azaroaren 28ko 2568/86 E.D. bitartez onartua (IV, VI tituluak eta Xedapenak).

8. gaia. 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa (I, II, III eta IV. tituluak).

9. gaia. 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa (V, VI eta VIII. –I kapitulua– tituluak).

3. blokea: Herri administrazioen araubide juridikoa eta administrazio prozedura.

10. gaia. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Herri Administrazioetako administrazio prozedura erkidearena (I, II eta III. tituluak).

11. gaia. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Herri Administrazioetako administrazio prozedura erkidearena (IV, VI tituluak eta Xedapenak).

12. gaia. 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoko Araubide Juridikoari buruzkoa (Atariko titulua eta III.a).

4. blokea: enplegu publikoa.

13. gaia. Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina (urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua): 8-13, 14-30 eta 52-54 artikuluak.

14. gaia. Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina (urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua): IV, V, VI eta VII. tituluak.

15. gaia. Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legea (I, II eta III. tituluak).

16. gaia. Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legea (IV, V, VI. tituluak eta Xedapenak).

5. blokea: ogasun publikoa.

17. gaia. Toki Ogasunak erregulatzen dituen Legearen testu bategina (martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretua: Atariko titulua eta I. titulua).

18. gaia. Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuak arautzen dituen abenduaren 19ko 21/2003 Foru Araua (Atariko Titulua eta I eta II. tituluak).

Gai espezifikoei buruzko ariketarako zerrenda

— Azpieskala Teknikoa (A1).

1. gaia. Zuzenbide konstituzionala. 1978ko Konstituzioa eta haren printzipioak. Botereen banaketa eta partaidetza politikoa.

2. gaia. Espainiako Estatua estatu konposatu gisa. Erreforma konstituzionala. Erreforma prozedurak zuzenbide konparatuan.

3. gaia. Gobernua. Osaera, izendapena eta zesea. Gobernuko presidentea. Ministroak. Gobernuaren eginkizunak: normatiboa, politikoa eta administratiboa. Estatu Kontseilua.

4. gaia. Gorte Nagusiak. Kongresua. Senatua. Ganbaren arteko harremanak. Diputazio Iraunkorrak. Gorteen eginkizunak: Legegilea; eginkizun horren erabilera, ekimena eta tramitazioa.

5. gaia. Herri Defendatzailea. Kontuen Auzitegia.

6. gaia. Botere Judiziala, eta ahalmen jurisdikzionalaren erabilera. Organo jurisdikzionalen osaera eta eskuduntzak.

7. gaia. Autonomia Erkidegoak: izaera. Autonomia Estatutuak: izaera eta edukia.

8. gaia. Estatuaren eta autonomia erkidegoen arteko eskumenak. Estatuaren eskumenak. Autonomia Erkidegoen eskumenak. Eskumen esklusiboak, partekatuak, konkurrenteak, garapenekoak eta egikaritzakoak. Eskumenen transferentziak: transferentzia edo traspasoen dekretuak.

9. gaia. Konstituzio-kontrakotasuna deklaratzeko prozedura. Konstituzio-kontrakotasunaren errekurtsoa. Konstituzio- kontrakotasuneko gaiak. Euskal foru arau fiskalen balioari buruzko gai prejudiziala.

10. gaia. Babes errekurtsoa. Errekurtsoaren tramitazioa. Babes epaiak eta horien eraginak.

11. gaia. Gatazka konstituzionalak Estatuaren eta autonomia erkidegoen artean: positiboak eta negatiboak. Autonomia erkidegoen xedapenak eta ebazpenak inpugnatzea. Foru eta tokiko autonomia defendatzeko gatazkak.

12. gaia. Europar Batasuneko zuzenbidea. Haren iturriak. Europar Batasunaren Tratatua. Europar Batasunaren funtzionamenduari buruzko Tratatua. Erregelamenduak, direktibak, erabakiak.

13. gaia. Europar Batasuneko zuzenbidearen aplikazioa: printzipioak. Europar Batasuneko zuzenbidearen eta barne antolamendu juridikoen arteko harremana.

14. gaia. Europar Batasuneko erakundeak. Europako Parlamentua. Europako Kontseilua. Europako Batzordea. Justizia Auzitegia.

15. gaia. Euskal Herriko Autonomia Estatutua: izaera, edukia, eskumenak eta Euskadiko botereak. Eusko Legebiltzarra. Lehendakaria. Eusko Jaurlaritza. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa.

16. gaia. Herri Kontuen Euskal Epaitegia. Arartekoa.

17. gaia. Lurralde Historikoak Euskal Herriko Autonomia Estatutuan. 27/1983 Legea, azaroaren 25ekoa, Autonomia Erkidego osorako erakundeen eta bertako Lurralde Historikoetako foru erakundeen arteko harremanei buruzkoa.

18. gaia. Udalerria. Udalerriko biztanleria. Auzotarraren izaera berezia. Udalerrian erroldatzea.

19. gaia. Toki administrazioa: Esparru juridikoa. Antolaketa eta eskumenak. Organo kolegiatuen bileren eta akordioen erregimena. Udal gobernu organoak. Udaleko bileren eta akordioen erregimena.

20. gaia. 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei Buruzkoa.

21. gaia. Administrazio zuzenbidearen iturriak. Konstituzioa. Legea: lege motak. Estatuaren legeak: lege organikoak eta arruntak. Oinarrizko legeak. Esparru legeak. Transferentzia eta delegazio legeak. Harmonizazio legeak. Gobernuaren lege mailako xedapenak.

22. gaia. Erregelamendua: kontzeptua eta izaera. Erregelamenduak emateko ahalaren oinarria. Erregelamenduen sailkapena Erregelamenduak emateko ahala duten erakundeak. Erregelamenduak inpugnatzea.

23. gaia. Administrazio ahalak. Legezkotasun printzipioa eta horren agerkariak. Jarduera administratibo diskrezionala eta horren mugak. Diskrezionalitatearen kontrola: batik bat boterearen desbideratzearena.

24. gaia. Administrazioaren egintza juridikoak: publikoak eta pribatuak. Egintza administratiboa: kontzeptua eta osagaiak. Egintza administratiboen forma. Motibazioa, jakinarazpena eta argitalpena. Isiltasun administratiboa. Isiltasun administratiboaren araubide juridikoa

25. gaia. Egintza administratiboaren baliogabetasuna: zuzenbidean erabateko deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Egintza administratibo irregularrak. Egintza administratiboen baliozkotzea, Kontserbazioa eta bihurketa.

26. gaia. Prozedura administratiboa: izaera eta helburuak. Legezko erregulazioa. Administrazio publikoen jarduteko arau orokorrak. Interesdunak prozedura administratiboan.

27. gaia. Administrazio publikoetako funtzionamendu elektronikoa. Estatu eta foru legeria. Administrazio Elektronikoa arautzen duen Udal Ordenantza (2010.01.28, 2011.06.28 eta 2012.10.26ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala)

28. gaia. Prozeduraren hasiera, antolamendua eta instrukzioa. Interesdunen partaidetza. Amaiera: ebazpena. Amaiera konbentzionala. Amaitzeko beste modu batzuk.

29. gaia. Izaera orokorreko xedapenak egiteko prozedura.

30. gaia. Egintzak administrazio bidetik berrikustea. Errekurtso administratiboak. Ofiziozko berrikuspena.

31. gaia. Administrazioarekiko auzietarako jurisdikzio-ordena: esparrua, organoak eta eskumenak.

32. gaia. Alderdiak administrazioarekiko auzietako jurisdikzioan. Errekurtsoa jartzeko moduko egintzak eta xedapenak.

33. gaia. Administrazioarekiko auzien prozedura: prozedura arrunta eta laburtua.

34. gaia. Administrazioarekiko auzien prozedura: kautelazko neurriak eta epaien egikaritzea.

35. gaia. Administrazio publikoetako ondarearen gaineko erantzukizuna. Funtsezko alderdiak (40/2015 Legea) eta prozedurazkoak (39/2015 Legea).

36. gaia. Zigortzeko ahala. Funtsezko alderdiak (40/2015 Legea) eta prozedurazkoak (39/2015 Legea).

37. gaia. Administrazioaren antolaketa. Organo administratiboa. Kontzeptua eta izaera. Organo motak: batik bat, kolegiatuak. Abstenitzea eta errekusatzea. Organo administratiboen eskumena. Deskontzentrazioa eta eskumenak delegatzea. Sinadura delegatzea. Kudeaketa mandatua. Goragokoak eskumena bereganatzea. Ordezkatzea.

38. gaia. Administrazioen arteko harremanak. Hitzarmenak.

39. gaia. Zerbitzu publikoa. Kontzeptua. Zerbitzu publikoa kudeatzeko moduak.

40. gaia. Sektore publiko instituzionala. Erakunde publikoak: erakunde autonomoak eta entitate publiko enpresarialak. Partzuergoak. Merkataritza sozietateak. Fundazioak.

41. gaia. Sektore publikoko kontratuak. 9/2017 Legea, azaroaren 8koa. Xedea eta aplikazio eremua. Negozio eta kontratu salbuetsiak. Kontratu moten zehaztapena. Erregulazio harmonizatuari lotutako kontratuak. Kontratu administratiboak eta kontratu pribatuak.

42. gaia. Sektore publikoko kontratazioaren konfigurazio orokorra eta kontratuen elementu egituratzaileak. Sektore publikoko kontratazioari buruzko xedapen orokorrak. Alderdiak kontratuan. Kontratuaren xedea, lizitazioaren oinarrizko aurrekontua, balio zenbatetsia, prezioa eta prezioaren berrikuspena. Berme exijigarriak sektore publikoko kontratazioan.

43. gaia. Administrazio publikoetako kontratuak. Xedapen orokorrak. Administrazio publikoetako kontratu mota desberdinak.

44. gaia. Sektore publikoko beste ente batzuen kontratuak. Administrazio publikoaren izaera ez duten botere adjudikatzaileen kontratuak. Botere adjudikatzailearen izaera ez duten sektore publikoko entitateen kontratuak.

45. gaia. Kontratazioa kudeatzeko antolakuntza administratiboa. Kontratazio alorreko organo eskudunak. Erregistro ofizialak. Bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoak erabilita kontratuei buruzko publizitatearen Kudeaketa.

46. gaia. Toki-entitateetan kontratazio publikoaren arloko eskumenak.

47. gaia. Administrazio publikoek ematen dituzten diru-laguntzen araubide juridikoa. 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, diru-laguntzei buruzkoa.

48. gaia. Administrazio publikoen ondarea. 33/2003 Legea, azaroaren 3koa, Administrazio Publikoen Ondareari buruzkoa.

49. gaia. Erakunde Publikoen Ondare pribatua. Ondasunen Udal Inbentarioa.

50. gaia. Nahitaezko desjabetzea. 1954ko abenduaren 16ko Legea, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzkoa. 1957ko apirilaren 26ko Dekretua, Nahitaezko Desjabetzapenaren Legearen Erregelamendua onartzekoa.

51. gaia. Hirigintza antolamendua eta plangintza. Lurraldearen antolamenduarekin daukan harremana. Antolamendu planak Onartzeko prozedura.

52. gaia. Lurzoruaren jabetzaren araubide urbanistikoa. Lurzoruaren sailkapena eta kalifikazioa. Plangintzan jasotako eginbeharren eta kargen ekitatezko banaketa. Lurzoruaren balorazioa. Indemnizatzeko balizko kasuak.

53. gaia. Ingurumenaren babesa. Ingurumen inpaktuaren ebaluazioa. Naturagune babestuak. Ingurumen arloan informazioa lortzeko, partaidetza publikorako eta justiziara sarbidea izateko eskubideak.

54. gaia. 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Euskadiko Gizarte Zerbitzuei buruzkoa. Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren antolaketa. Plangintza Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman. Administrazio publikoen eskumenak. Ekimen pribatuaren esku-hartzea.

55. gaia. 7/1990eko Legea, uztailaren 3koa, Euskal Kultur Ondareari buruzkoa. Kultur ondarea osatzen duten ondasunak, babes araubidea eta sustapen neurriak.

56. gaia. Administrazio publikoen zerbitzura diharduten langileak.

57. gaia. Zerbitzu harremana eskuratzea eta galtzea. Jarduera profesionalaren antolamendua.

58. gaia. Eskubideak eta betebeharrak. Enplegatu publikoaren jokabide kodea. Lanaldia, oporrak, baimenak eta lizentziak. Egoera administratiboak.

59. gaia. Karrera administratiboa, lanpostuak betetzea eta ordainsariak.

60. gaia. Bateraezintasunen erregimena. Enplegatu publikoen ondare erantzukizuna. Diziplina erregimena. Enplegatu publikoen delituak.

61. gaia. Lan kontratua. Kontratu motak eta iraupena. Lan kontratua aldatzea, etetea eta iraungitzea.

62. gaia. Obra eta zerbitzuen azpi-kontratazioa. Langileen zesioa egitea. Enpresaren ondorengotza. Enplegatzaiearen subrogazioa.

63. gaia. Gizarte Segurantza. Erregimen orokorra. Aplikazio esparrua, enpresen inskripzioa, afiliazioa, altak eta bajak. Kotizatzeko obligazioa. Erantzukizunaren deribazioa. Gizarte Segurantzaren erregimen orokorraren babes egintza.

64. gaia. Hizkuntza ofizialtasun bikoitza Euskadiko Autonomia Erkidegoan. 10/1982 Legea, azaroaren 24koa, euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizkoa.

65. gaia. 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, datu pertsonalak babestekoa eta eskubide digitalak bermatzekoa. 2016/679 (EB) Erregelamendua, apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, pertsona fisikoen babesari buruzkoa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio libreari dagokienez.

66. gaia. 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa.

67. gaia. 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzkoa. Atariko titulua. Euskal botereen eta administrazio publikoen jarduketan genero ikuspegia txertatzeko neurriak.

68. gaia. Kontzertu Ekonomikoa Euskal Autonomia Erkidegoarekin. Lurralde historikoetako erakundeen eskumenak. Zerga sistemaren printzipio nagusiak. Zerga kontzertatuak.

69. gaia. Zerga antolamenduaren xedapen orokorrak. Kontzeptua, helburuak eta tributu motak.

70. gaia. Tasak, prezio publikoak eta zuzenbide publikoko diru-sarrera ez tributarioak. Zerga-bilketa prozedura borondatezko epean.

71. gaia. Tokiko Ogasunaren egitura eta konfigurazioa: diru-sarreren sailkapena.

72. gaia. Ordenantza fiskalak.

73. gaia. Udal Zergak. Bere figura nagusien azterketa.

74. gaia. Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zerga-bilketa Erregelamendua.

75. gaia. Fundazioak eta elkarteak. Araubide juridikoa.

 

 

Abisuak