Gilen Saint-Thierrykoa

Saint-Thierryko abatetxeko buru, Reims-eko elizbarrutian (1113) (Lieja, 1085 inguruan - Signy, 1148 inguruan). San Bernardoren alde egin zuen eta Petri Beneragarriaren kontra, eta Zisterkoa egin zen Signyn (1135). Abelardoren kondena ekarri zuen eztabaida piztu zuen (1140). Expositio super Cantica canticorum idatzi zuen, beste zenbaiten artean.