Gilen

Herbeheretako errege eta Luxenburgoko zenbait duke handiren izena. v Gilen I.a. 1815-1840 bitarteko urteetan izen zen errege (Haga, 1772 - Berlin, 1843). Belgikako errege ere izan zen. Haren erregealdian izan zen 1830eko iraultza, eta 1839 arte ez zion askatasuna eman Belgikari. Gobernu konstituzionala onartu zuen, baina abdikatu egin zuen. v Gilen II.a. 1840-1849 bitarteko urteetan izan zen errege (Haga, 1792 - Tilburg, 1849). Holandako armada gidatu zuen Waterloo-n. 1848an konstituzio liberal bat egin zuen. v Gilen III.a. 1849-1890 bitarteko urteetan izan zen errege (Brusela, 1817 - Loc-eko gaztelua, 1890). Gilenen aita izan zen.