Gilen Machault

edo Machautekoa. Frantses musikari eta poeta (1300 inguruan - 1377 inguruan). Reims-eko kalonjea izan zen Frantziako eta Nafarroako printzeen zerbitzuan jardun ondoren. Musikan egin zituen ikerketek XV. eta XVI. mendeetako meza polifonikoak ekarri zituzten. Arte lirikoa eta osotasun formala eraberrituz, musikako eta literaturako arauak egokitu zituen. Prosaz eta bertsoz idatzi zuen (Le Dit de la verité).