Gilen Nangiskoa

Frantses kronikaria (1300ean hila). Hiru obra idatzi zituen latinez; horien artean Gesta Philippi III eta Chronicon, munduaren historia 1301 arte kontatzen duena. Azken obra hau Saint-Denisko fraideek jarraitu zuten 1368a arte.