Gilgames

Mit. Sumeriako heroia, Uruk-eko erregea, Asiria-Babiloniako mitologiako pertsonaia nagusietakoa. Enkidu bere lagunarekin batera, Humbaba erraldoiaren kontra egin zuen borroka. Inanna jainkosak heroi aitortu zuen, baina Gilgamesek haren faboreei uko egin zien. Jainkosak mendeku hartzeko “zeruko zezena” bidali zuen bi lagunen kontra, baina hura ere garaitu zuten. Orduan jainkosak Enkidu hil zuen. Atsekabez beteta, hilezkortasunaren bila abiatu zen Gilgames. Azkenik itsas landare bihurtuta aurkitu zuen, baina suge batek ostu zuen landarea; horren ondorioz hiltzera etsi egin zuen. v Gilgamesen epopeia. Gilgames heroia protagonista den kontakizun multzoa, orain dela hiru mila urte ingurukoa. Hil nahi ez zuen erregearen odisea da. Zati sumeriarretatik eta, batez ere, Niniven Asurbanipalen liburutegian aurkitu zen itzulpen akkadiarrari esker ezagutzen da.