2002-2010 Osasun Plana
Txostena
Osasun Planeko urteko txostenaren asmoa gure Autonomia Erkidegoko osasun egoeraren joera eguneratuak aurkeztea da, batez ere hilkortasunean, ezgaitasunean eta bizi kalitatean inpakturik handiena sortzen dutelako lehentasuna eman zaien arloei dagozkienak.
Txostenean, alde batetik, Planean lehentasuna eman zaien arlo bertikalen egoera aztertzen da (minbizia, gaixotasun kardiobaskularrak, diabetesa, osasun mentala eta istripuak) eta, bestetik, zeharkako arloak (tabakismoa, bizi estiloak eta osasuneko desberdintasun sozialak); horrez gain Osakidetza/ EOZak garatzen dituen estrategia eta jarduerei buruzko informazioa jasotzen da, bai eta Planaren helburuekin loturiko esku hartze komunitarioak eta sektore artekoak ere.
Osasunaren eremuko helburuen lorpena agente eta erantzule askori dagokien eginkizuna da eta beharrezko da denek ere egoera hurbiletik ezagutzea partaidetza eta erantzukizun benetan eraginkorra garatu ahal izateko. Ziur gaude dokumentu hau lagungarria gertatuko dela helburuak partekatzeko eta ahaleginak koordinatzeko.
Aurkezten diren datuak kontsultatu ditugun informazio sistemetan erabilgarri zeuden berrienak dira.
Azken txostena
Txostenen historiala ikusi