Kulturaren Behatokien Nazioarteko III. lan-jardunaldiak
2009ko azaroan egin ziren Bilbon Kulturaren Euskal Behatokiak deitutako III. lan-jardunaldiak, eta Frantziako, Quebeceko eta Piemonteko kultura-behatokietako ordezkariek eta Kataluniako Generalitateko Kultura Sailak eta Galiziako kulturaren behatokiak hartu zuten parte.
LAN SAIOAK
1. saioa. Nazioarteko III. lan-jardunaldien aurkezpena. “Kulturaren Euskal Behatokiaren etapa berria” Jardunaldien eta Behatokiak urtean zehar egindako aurrerapenen aurkezpena.
2. saioa. 2009ko sareko lana: Behatokiek egindako azterlanen aurkezpena Behatokietako ordezkariek esku hartu dute, egindako azterlanen ondorio nagusiak aurkeztuz. Metodologiari buruzko informazioa eta informazio horren balioespena bildu dira ponentzietan.
3. saioa. IKTen etxeko erabilera eta kultura-kontsumoa: kontraesana edo berrelikadura? Egindako azterlanetatik orain arte atera diren emaitzei buruzko eztabaida. Honako hauek aztertu dira saio honetan: gazteek IKTak etxean nola erabiltzen dituzten, haientzat “konektatuta” egoteak zer esan nahi duen, eta IKTen etxeko erabileraren eta etxetik kanpoko kultura-jardueraren artean zer lotura dagoen.
4. saioa. Gazteen kultura-kontsumoa. Gazteentzat, zer da “kultura”? Saio honetan, honako hauek aztertu dira, besteak beste: gazteek “kultura” eta “kultura ez dena” nola bereizten duten, kultura zergatik kontsumitzen duten, kultura-kontsumo ohikoenak zein diren eta bestelako kultura-kontsumorik egiten ote duten, kultura-azterlan gehienek atzeman ezin dezaketena.
5. saioa. Sareko lanaren jarraipena Nazioarteko konparaziotik lehen ondorioak atera ditugu, eta 2010erako lan-proposamen bat egin dugu, Turinen egingo diren IV. Jardunaldiei begira.
|