Kulturaren Behatokien Nazioarteko III. lan-jardunaldiak
2009ko azaroan egin ziren Bilbon Kulturaren Euskal Behatokiak deitutako III. lan-jardunaldiak, eta Frantziako, Quebeceko eta Piemonteko kultura-behatokietako ordezkariek eta Kataluniako Generalitateko Kultura Sailak eta Galiziako kulturaren behatokiak hartu zuten parte.
Jardunaldietako parte-hartzaileak
Euskal esperientzia ezagutzen duten eta ideiak ematen jarrai dezaketen nazioarteko behatokien talde txiki baten barne-lanerako topaketa gisa antolatu dira KEBk antolatutako II. Nazioarteko Jardunaldiak, lehenengo jardunaldietan gertatu zen bezala. Gonbidatutako honako organismo hauetako arduradunak etorri ziren:
 |
Dominique Jutras, Quebec-eko Observatoire de la culture et des communications-eko zuzendaria |
 |
Luca dal Pozzolo, Osservatorio culturale del Piemonte-ko zuzendaria |
 |
Josep Missé, Kataluniako Generalitateko plangintza estrategikoko bulegoko arduradun teknikoa |
 |
Sergi Mosteiro, Kataluniako Generalitateko Kultura Saileko plangintza estrategikoko bulegoko estatistika-teknikaria |
 |
Marcelino Fernández, galiziar kulturaren kontseiluko gerentea |
Eztabaida aberasteko ekarritako kanpoko adituen parte-hartzea izan zen. Honako hauek izan ziren Jardunaldietan: Nieves Corcuera (Gazteriaren Euskal Behatokia), Cristina Ortega (Deustuko Unibertsitatearen Aisiazko Ikaskuntzen Institutua), Lorena Fernández (teknologia digitaletan aditua, Deustuko Unibertsitatea) eta Luis González (Germán Sánchez Ruipérez Fundazioa).
|