Izenburua
Hitzarmen Kolektiboaren izena adieraziko da hasieran. Argi utzi behar da zer lan-esparru arautzen duen hitzarmen bakoitzak, eta batzuetan non ezarriko den hitzarmena. Hau da, enpresa jakin baten hitzarmena den, edo lan-arlo oso batena, edo lurralde zehatz batean ezarriko den.
Izenburu batzuetan hitzarmena noiz arte izango den baliagarria ere zehazten da.
Bizkaiko Bulego eta Lan-geletarako Hitzarmen Kolektibo Probintziala
Convenio Colectivo Provincial de Oficinas y Despachos para Bizkaia
Jokin Hipermerkatuak S.A. enpresaren Hitzarmen Kolektiboa
Convenio Colectivo de la empresa Hipermercados Jokin S.A.
Envasados del Norte S.A. enpresaren Hitzarmen Kolektiboa
Convenio Colectivo de la empresa Envasados del Norte, S.A.
Merkataritzaren Hitzarmen Kolektiboa Bizkaiko Lurralderako, 2002-2004 urteak
Convenio Colectivo de Comercio para la Provincia de Bizkaia, años 2002 -2004