HITZARMEN KOLEKTIBOA

Agiri-ereduen bankua

Hitzarmenaren datuak

Gehienetan, itunak arautzen dituen kapituluak azaldu aurretik, hitzarmenaren zenbait datu ematen dira.
Hasteko, lan-arloa edo sektorea zehazten da, eta baita hitzarmena zein lurraldetan ezarriko den ere. Gero, hitzarmena onartu eta sinatu duten erakunde, enpresa, elkarte eta sindikatuen izenak zerrendatu ohi dira. Ondoren, hitzarmena sinatu den toki-egunak eta izango duen iraupena ere zehazten dira.

Datu horiek guztiak modu eskematikoan ematea komeni da, argiago identifikatzeko bakoitza. Baina, hala ere, gehienetan, esaldi luze bakar batean ematen dira, horrek mezua ilundu arren.

 

ARABAKO ZAPATAGINTZAKO MERKATARITZA sektorearen Lan Hitzarmen Kolektiboa (hitzarmen-kode zenbakia: 0100335), 2002ko abenduaren 18an Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Arabako Ordezkaritzan aurkeztutakoa, IKUSI dugu dagoeneko. Hitzarmena 2002ko abenduaren 17an sinatu zuten enpresako eta langileen ordezkariek, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuko (Langileen Estatutu Legearen testu bategina onartzen du eta 1995-03-29ean argitaratu zen EAOn) 90.3.artikuluarekin bat etorriz.

ARABAKO LAN ORDEZKARITZA HONEK honako hau EBATZI DU:
Lehenengo: [...]

 

VISTO: El texto del Convenio Colectivo del Sector de COMERCIO DEL CALZADO DE ÁLAVA, con código de convenio nº 0100335, presentado en esta Delegación Territorial del Departamento de Justicia, Empleo y Seguridad Social del Gobierno Vasco, el día 18 de diciembre de 2002, suscrito por la representación de la empresa y por la representación de los trabajadores, el día 17 de diciembre de 2002 y de conformidad con lo dispuesto en el artículo 90.3, del Real Decreto Legislativo 1/1995, de 24 de marzo, (B.O.E. del 29.03.95), por el que se aprueba el texto refundido de la Ley del Estatuto de los Trabajadores.

ESTA DELEGACIÓN TERRITORIAL DE TRABAJO DE ÁLAVA ACUERDA:
Primero: [...]

Azken eguneratzea: 2007/03/22